Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2024ko azaroaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5124

AGINDUA, 2024ko urriaren 28koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Edurne Ugarte Goikoetxea andrea ondoren zehazten den lanpostutik kentzea xedatzen duena. Kargua: Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua (520010 kodea, 23 dotazioa).

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikuluan xedatutakoa betez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Edurne Ugarte Goikoetxea andrea Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren goi-kargudunaren idazkariaren lanpostutik kentzea (520010 kodea, 23 dotaziokoa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2024ko irailaren 25etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 28a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D’ANJOU OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala