Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2024ko azaroaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

DANOBAT GROUP, S. COOP. Y LATZ, S. COOP.
5118

IRAGARKIA, Danobat Goup, S. Coop. (sozietate bereganatzailea) eta Latz, S. Coop. (sozietate bereganatua) sozietateek bereganatze bidez bat egin dutela argitara ematen duena.

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen (aurrerantzean, «EKL») 83.6 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazten da ezen, 2024ko urriaren 30ean, Danobat Group, S. Coop. kooperatibaren Ezohiko Batzar Orokorrak eta Latz, S. Coop. Kooperatibaren bazkide bakarrak onartu egin dutela, legez eta estatutuz agindutako gehiengo bidez, Danobat Group, S. Coop. eta Latz, S. Coop. sozietateek bat egingo dutela, bereganatze bidez; zehazki, Danobat Group, S. Coop. kooperatibak Latz, S. Coop. kooperatiba bereganatuko du, eta onartu egingo dira 2024ko ekainaren 30ean itxitako bat-egitearen balantzeak, aipatutako kooperatibetako kontu-ikuskatzaileek egiaztatuta, hala badagokio; horrela, 2024ko urriaren 11n Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordetako Bat-egiteari buruzko proiektua beteko da. Horrenbestez, Danobat Group, S. Coop. kooperatibak bereganatu egingo du Latz, S. Coop., eta erabat eskuratuko ditu, denak batera, azken horren ondareak. Beraganatutako kooperatiba azkendu egingo da, baina ez da likidatuko.

EKLren 84. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bat-egitean parte hartzen duten kooperatibetako bazkide guztiek eskubidea izango dute kooperatiba uzteko baldin eta bat-egitearen kontrako botoa eman badute edo, batzarrera joan ez arren, bat-egitearen kontra azaltzen badira eta desadostasun horren berri ematen badiete administratzaileei, idazki bidez, berrogei eguneko epean, bat-egiteari buruzko azken iragarkia argitaratzen denetik aurrera kontaturik, hala baitago zehaztuta EKLn.

Era berean, aurka egiteko eskubidea izango dute bat-egitean parte hartzen duten kooperatibetako hartzekodunek, eta eskubide hori, hala badagokio, EKLren 85. artikuluan aurreikusitakoaren arabera gauzatuko da, hilabeteko epean, bat-egitearen erabakiari buruzko azken iragarkia argitaratzen denetik aurrera kontaturik.

Elgoibar eta Andoain (Gipuzkoa), 2024ko urriaren 30a.

Danobat Group, S. Coop. kooperatibaren Kontseilu Errektoreko presidentea,

ANDRÉS MAZKIARAN ARRIETA.

Latz, S.Coop., Danobat Group, S. Coop. kooperatibaren administratzaile bakarra,

Haren ordezkari fisiko gisa jardunez,

ITZIAR ELGARRESTA IBARRONDO.


Azterketa dokumentala