Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2024ko azaroaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5111

AGINDUA, 2024ko urriaren 30ekoa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez onesten baitira Errioxa jatorri-deitura kalifikatuaren babespeko Arabako mahastizainentzako 2024. urterako ezohiko laguntzak, 2025eko kanpainan beren ekoizpen-ahalmena berreskuratzen laguntzeko.

2024ko kanpainan, produkzio-errendimenduak nabarmen murriztu dira Arabako Errioxako mahastizaintzako ustiategi guztietan, eta, kasu batzuetan, mahats-bilketak kanpaina arrunt bateko batezbestekoaren % 50etik beherakoak izan dira.

Ekoizpenaren jaitsiera horrek, neurri batean, Errioxa jatorri-deitura kalifikatuko ardoaren sektoreko merkatu-desoreka arindu du, baina are eragin negatiboagoa izan du sektore ekoizlearen errentagarritasunean, eta horrek areagotu egiten du mahastizaintza-sektoreak azken hiru urteetan izan duen krisia.

Hori dela eta, estatu-laguntzen minimis araubidearen babesean, agindu honek jasotzen duen ezohiko deialdiak laguntza eskaini nahi du Araban mahastizaintzan diharduten pertsonen ustiategietako produkzio-errendimenduak berreskuratzeko, amaitu berri den mahats-bilketaren emaitzak ikusita, 2025eko kanpainarako produkzio-potentziala berreskuratze aldera.

Errioxa jatorri-deitura kalifikatuaren babespeko Arabako mahastizaintza-ustiategien ekoizpen-kostuak konpentsatzeko egituratzen dira laguntza horiek, joan den mahats-bilketatik, harik eta 2025eko mahats-bilketarako partzelak prestatu arte. Ildo horretan, bereziki esku hartzen da 2024an ekoizpen-errendimendu txikiagoak izan dituzten ustiategi motetan.

Laguntzak arau hauen babespean daude: Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritza-sektorean minimis laguntzak aplikatzeari buruzkoa, eta Batzordearen otsailaren 21eko 2019/316 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez aldatzen baita 1408/2013 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritza-sektorean minimis laguntzak aplikatzeari buruzkoa. Era berean, agindu honetan aipatutako dirulaguntzak arau hauetan ezarritakoaren mende egongo dira: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen araubidea erregulatzekoa; 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzena –bertan jasota dago oinarrizko araudia–; eta 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, azken horren erregelamendua onartzekoa.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.3 artikuluan jasotako gaikuntzan aurreikusitakoaren arabera, eta Herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateari eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeari buruzko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 15. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, xedatzen da ezinbestekoa dela bitarteko elektronikoen bidez izatea administrazioarekiko harremanak, kontuan hartuta baliozko onuradunak beren dedikazio profesionaletik eratorritako ezaugarri batzuk dituztela, gaikuntza hori erabiltzea ahalbidetzen dutenak, ikusirik laguntza eta kontrolaren arloko araudiak harreman elektronikoak ezartzen dizkiela hartzaileei informazio-betebeharrak betetzeko, eta, kasu guztietan ere, badutela harreman elektronikoak ahalbidetzen dituen ohiko ekipamendua eta egiaztatuta dagoela beharrezko diren bitarteko elektronikoak eskura izatea.

Dirulaguntzen araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan xedatutakoa betez, bada Dirulaguntzen Plan Estrategiko bat, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko abenduaren 28ko Aginduaren bidez onetsia –agindu haren bidez onesten da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2024, 2025 eta 2026rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa–. Alde horretatik, laguntza-programa hau ez dago sartuta aipaturiko plan estrategiko horretan. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren ondorioz gertatu diren aldaketak direla-eta, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak izapideak hasi ditu dirulaguntza horiek Plan Estrategikoan sartzeko.

Horregatik guztiagatik, honen bidez argitara ematen da laguntzen deialdi hau, nahikoa zuzkidura baitago Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legeak baimendutako kredituen arabera.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluak ezartzen du ezen, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenak, sailburuek eskudantzia dutela administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko beren sailari dagozkion gaietan. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Ontzat ematea ardoaren sektoreari ezohiko laguntza emateko 2024rako deialdiaren oinarriak, ekoizpen-ahalmena errazago berreskura dezan 2025eko kanpainan. Agindu honen I. eranskinean jasota daude oinarri horiek.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 30a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.

I. ERANSKINA

1. oinarria.– Xedea eta izaera.

1.– Agindu honen xedea da mahastizaintzan aritzen diren pertsonentzako 2024ko ekitaldirako ezohiko laguntza baten oinarriak onestea eta haren deialdia egitea, 2024ko mahats-bilketaren produkzio-beherakadaren ondoren ustiategien produkzio-errendimenduak berreskuratzen laguntzeko, Errioxa JDKren babespean dauden Arabako ustiategien ekoizpen-ahalmena berreskuratzeari lotutako kostuak konpentsatzearen bidez. Kostu horiek barnean hartuko dituzte mahastizaintzako partzelak prestatzetik eratorritakoak, 2024ko mahats-bilketa amaitu eta 2025eko mahats-bilketara arteko aldian.

2.– Agindu honen babespean ematen diren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzatzat joko dira.

Laguntzak arau hauen babespean emango dira: Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritza-sektorean minimis laguntzak aplikatzeari buruzkoa, eta Batzordearen otsailaren 21eko 2019/316 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez aldatzen baita 1408/2013 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritza-sektorean minimis laguntzak aplikatzeari buruzkoa.

2. oinarria.– Finantzaketa.

1.– 1.700.000 euro bideratuko dira deialdi honetan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura. Zehazki, aplikazio honi dagozkion aurrekontu-kredituen kargura:

2024.1001832200.1.71110.45001.2024/001068

2.– Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero –hasiera batean aurreikusitakoaren % 30ekoa izan ahalko da gehienez ere–, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin behar da, eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzako titularraren ebazpen baten bitartez emango da horren berri.

3. oinarria.– Onuradunak.

Onuradun izateko, mahastizaintzako ustiapenetako titularrek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nekazaritzako ustiategia izatea, eta EAEko edo haren lurralde historiko bateko Nekazaritzako Ustiategien Erregistro (NUE) batean erregistratuta egotea, edo mahastiak inskribatuta edukitzea Arabako Lurralde Historikoko Mahastien Erregistroan eta Errioxa jatorri-deitura kalifikatuaren babespean.

b) 2024ko kanpainan, Errioxa jatorri-deitura kalifikatuak kanpaina horretan ezarritako gehieneko errendimenduaren (5.850 kg/ha) % 50etik beherako ekoizpen-errendimendua eduki izana ustiategiko partzeletan; hau da, 2.925 kg/ha da ustiategiaren gehieneko errendimendu onargarria, titularra onuradun izan ahal izateko.

4. oinarria.– Onuradun izateko debekuak.

1.– Dirulaguntzen araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluari jarraikiz, ezingo dira onuradun izan inguruabar hauetan zehazten diren egoeretan dauden entitateak:

a) Epai irmo bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso izana edo prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafiko, iruzur eta ordainarazpen ilegal edo hirigintza-delituak direla-eta zigorra jaso izana.

b) Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaera egin izana, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratua izatea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta egotea (salbu eta konkurtso horretan hitzarmen batek efikazia lortu badu), esku-hartze judizialaren menpe egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta egotea, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.

c) Administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoiak sorrarazi eta arrazoi horien errudun deklaratu izan direnak.

d) Pertsona fisikoak, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkari direnak, egoera hauetakoren batean badaude: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean xedatutako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean daudenak, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.

e) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dauzkatenak. Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera (Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da agindua, baita dirulaguntzak itzultzeari buruzkoa ere, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan), automatikoki eta ofizioz egiaztatuko du nekazaritza eta abeltzaintzaren arloko zuzendaritza eskudunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, eskatzaileak berariaz uko egiten ez badio; kasu horretan, betekizun horiek betetzen dituela egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu. Eskakizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

f) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean dutenak.

g) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta ez dituztenak.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera (Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da agindua, baita dirulaguntzak itzultzeari buruzkoa ere, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan), dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta ez badute zorrik Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko edozein entitaterekin betearazpen-aldiko dirulaguntzen itzulketengatik, edo premiamendu-bidea baliatzerik ez dagoen pertsona edo entitateen kasuan, borondatezko epean erantzun gabeko zorrik ez badute. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da, baldin eta zorrak geroratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada, edo etetea erabaki bada, dagokion itzulketa-ebazpenaren aurkaratzea dela-eta.

h) Epai irmo bidez zehatuta daudenak, eta beraz, dirulaguntzak lortzeko aukera galtzea, lege honetan edo beste batzuetan zehaztutakoari jarraikiz. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten 50 langiletik gorako enpresak, eta estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.

i) Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean ezarritakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, zehatuta dauden pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.

j) Ez dutenak betetzen desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota, eta hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.

k) Elkarteen kasuan, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan ezarritako debekuen kausetan nahasita egotea; edo, ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, inskribatzeko administrazio-prozedura etenda egotea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ebazpen judizial irmo bat ematen ez den heinean bide emango lukeena kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izateko dagokion erregistroan.

2.– Gainera, onuradun izateko, interesduna ezingo da egon berreskuratze-agindu baten mende, Europako Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legearen aurkakoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela adierazi ostean.

3.– Dirulaguntzen araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11.4 artikuluan ezarritako elkarteen kasuan, kide guztiek bete beharko dituzte aurreko betekizunak.

4.– Pertsonek edo entitateek lekukotza judizialaren, ziurtagiri telematikoen edo datu-transmisioen bidez justifikatuko dute oinarri honetako 1. apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituztela, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak teknika elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen erregelamendu-araudian ezarritakoa betez, edo administrazio-ziurtagiriaren bidez, edo, bestela, agiri hori ezin duenean agintaritza eskudunak eman, agindu honen II. eranskinean aipatzen den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez.

5. oinarria.– Aplikazio-eremua.

Aplikazio-eremua izango da Arabako Lurralde Historikoko Mahastien Erregistroan jaso, eta Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatua Arautzeko Kontseiluko Mahastien eta haien Titularren Erregistroan izena emanda duten lurzatiena.

6. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.

1.– Laguntzaren balioa hektareako (ha) prima batean finkatzen da, oroharreko prezioan: 1.462,5 euro/ha kalkulatzen da, eta eskabide bakoitzeko gehienez 10 hektarea.

2.– Hektareak eskatutako mahastizaintzako partzelen azaleraren arabera kontabilizatuko dira, eta, kasuak hala eskatzen badu, mahastizaintzako partzela baten barruan eskatutako esparruen azaleraren arabera.

3.– Laguntza jasotzeko aurkezten den mahastiak 2023-2024 kanpainaren aurreko hiru kanpainen aurretik landatua behar du izan.

7. oinarria.– Eskabideak, dokumentazioa eta aurkezteko epea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

2.– Onuradun bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahal izango du, eta oinarri honen 7. apartatuan adierazitako dokumentazioa erantsi beharko du.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira eskaerak, oinarri honen 4. apartatuan adierazten diren helbideen bidez.

4.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak nola izapidetu jakiteko xehetasunak helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1252701

Eskaeraren osteko izapideak helbide hauetan egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

5.– Eskaera ordezkari baten bitartez egiten bada, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluak. Ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honen bidez: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

6.– Laguntza-eskabidearen ereduaren oinarrizko edukia eskuragarri dago https://www.euskadi.eus helbidean, eta agindu honen II. eranskina da.

7.– Eskaerarekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

– Ordezkari bidez aurkeztuz gero, ordezkaritzaren egiaztagiria.

– Ustiategiaren datuak: kodea, eta lurzatia titulartasun partekatuko ustiategi baten parte den ala ez, Titulartasun Partekatuko Nekazaritza Ustiategiei buruzko urriaren 4ko 35/2011 Legearen arabera.

– Laguntza jasotzeko aurkeztutako mahastizaintzako lurzatiaren edo lurzatien identifikazioa, kokapena eta azalera; lurzatia osatzen duten esparruen zerrenda, eta mahastizaintza-erregistroaren arabera mahastiari dagokion zenbakia. Lurzati eta ustiategi bakoitzerako, Mahastizaintza Erregistroan eta Errioxa jatorri-deitura kalifikatuan agertzen diren datuak hartuko dira baliozkotzat.

– Laguntza eskatzen duten lurzatien errendimenduen ziurtagiria, nekazaritza-teknikari edo agronomo elkargokide batek sinatuta. Hala ere, Eusko Jaurlaritzan nekazaritza eta abeltzaintzaren arloko eskumena duen zuzendaritzak ofizioz egiaztatu ahal izango du betekizun hori, eskura duen dokumentazio ofizialean oinarrituta.

8.– Eusko Jaurlaritzan nekazaritza eta abeltzaintzaren arloko eskumena duen zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak.

Hala ere, eskatzaileak espresuki uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, hala agintzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 28.2 artikuluan.

9.– Era berean, Eusko Jaurlaritzan nekazaritza eta abeltzaintzaren arloko eskumena duen zuzendaritzak ezarriko du, Arabako Foru Aldundiko Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzuarekin lankidetzan, onuradun izan daitezkeen ustiategiak sartzen diren ala ez 8. oinarriko 6. apartatuan finkatutakoen barruan.

10.– Eskatutako dokumentazioa beste administrazio batean entregatzen denean eta eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, aurkeztutzat joko dira, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluko 3. apartatuan ezarritakoarekin. Eskatzaileak adierazi beharko du zein administraziotan eta noiz aurkeztu diren. Edonola ere, eskatzaileak berariaz uko egin ahal izango dio baimen inplizitu horri laguntza-eskabidean, eta, hala egiten badu, dokumentazioa aurkeztu beharko du.

11.– Laguntza jasotzeko eskabidea, eskatutako dokumentazioarekin batera, nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da. Era berean, laguntza-eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

12.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, eskabideak ez baditu betetzen oinarrietan ezarritako baldintzak edo aplikatzekoa den Europako edo estatuko legediak eskatutako beste edozein baldintza, eskatzaileei hamar eguneko epea emango zaie gabezia hori zuzentzeko edo aurkeztu ez dituzten nahitaezko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko zaie hala egin ezean eskabidean atzera egin dutela iritziko zaiola, Eusko Jaurlaritzan nekazaritzaren eta abeltzaintzaren alorrean eskumena duen zuzendaritzak horri buruzko ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 68. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

13.– Edonola ere, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloko zuzendaritza eskudunak bestelako argibide edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari, beharrezko irizten badie aurkeztutako eskaeran adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskaera izapidetzeko.

8. oinarria.– Laguntzen kudeaketa, laguntzak emateko prozedura eta ebazpen-proposamena.

1.– Eusko Jaurlaritzan nekazaritza eta abeltzaintzaren arloko eskumena duen zuzendaritza arduratuko da laguntzak kudeatzeaz eta, eskabideak aztertu ondotik, laguntzak ebazteko proposamena egiteaz, oinarri hauetako 7. apartatuan ezarrita dagoenari jarraikiz.

2.– Eskatzailearekin harremanetan aritzeko, bitarteko elektronikoak bakarrik erabili ahalko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

3.– Laguntzak kudeatzeko, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta, kasuaren arabera, Errioxa jatorri-deitura kalifikatuaren Kontseilu Arautzailearen erregistro eta espedienteetako datuak hartuko dira kontuan.

4.– Laguntza-eskabideak lehiaketa ez den beste norgehiagoka-prozedura baten bidez kudeatu eta ebatziko dira, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

5.– Eusko Jaurlaritzan nekazaritza eta abeltzaintzaren arloan eskumena duen zuzendaritzak aztertuko du eskabide bakoitza, eta onuradun izateko baldintzak betetzen diren aztertuko du. Hala, hark zehaztuko ditu laguntzaren espediente onuradunak eta eskabide horretarako laguntzaren ondoriozko kalkulua.

6.– Onargarritasun-baldintzak betetzen dituzten eskabideak lehentasun-ordena honen arabera ordenatuko dira, produkzio-ahalmen estandarra (6.500 kg/ha) berreskuratzeko zenbatetsitako ekoizpen-kostuen arabera:

– 2024ko kanpainako produkzio-errendimenduan >= % 80ko galera izan duten lurzatiak.

– 2024ko kanpainan produkzio-errendimenduan >= % 50 eta < % 80 arteko galera izan duten lurzatiak.

Laguntzak aurreikusitako ordenaren arabera emango dira, aginduaren 2. oinarrian ezarritako aurrekontua agortu arte. Agortzea lehentasun-maila bereko bi eskabideren artean gertatzen bada, aurrena aurkeztutako eskabideari emango zaio lehentasuna.

7.– Aurreko apartatuetan adierazitako analisiak kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzan nekazaritza eta abeltzaintzaren arloko eskumena duen zuzendariak ebazpen-proposamen bat egingo du, behar bezala arrazoituta. Proposamen horretan adierazi beharko da zein eskatzailerentzat bideratzen den dirulaguntza eta zer zenbateko izango duen. Gainera, dirulaguntzak emateko espedientean organo kudeatzailearen txostena egongo da, eta txosten horretan jasota geratuko da organo kudeatzailearen esku dagoen informazioaren arabera onuradunek betekizun guztiak betetzen dituztela dirulaguntzak jasotzeko.

8.– Prozeduran interesdunek adierazitakoez bestelako egitateak, alegazioak eta frogak ageri badira edo kontuan hartzen badira, ebazpen-proposamen hori behin-behinekoa izango da, eta interesdunei jakinarazi eta 10 eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek aztertuta, behin betiko ebazpen-proposamena formulatuko da.

9.– Entzunaldi-izapidea albo batera utz daitekeen kasuetan –ez dagoelako interesdunek adierazitakoez bestelako egitaterik, frogarik edo alegaziorik–, oinarri honen beraren 7. apartatuaren arabera emandako ebazpen-proposamenak behin betiko izaera izango du, Dirulaguntzen araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

9. oinarria.– Ebazpena eta ordainketa.

1.– Behin betiko ebazpen-proposamena onartu ondoren, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloko sailburuorde eskudunari dagokio deialdia ebaztea. Ebazpen bakarra emango du, eta hor jasoko dira eskatutako zein laguntza emango diren eta zein ukatuko.

2.– Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:

a) Aintzat hartutako eskabideei dagokienez:

1) Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NANa.

2) Laguntzaren xedea.

3) Diruz lagundutako zenbatekoa.

b) Ezetsitako eskabideei dagokienez:

1) Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.

2) Ukatzeko arrazoiak.

3.– Agindu hau indarrean jarri eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Prozeduraren ebazpena, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera, EHAAn argitaratuko da, eta argitalpenak jakinarazpen-ondorioak izango ditu. Dena dela, onuradun bakoitzari ebazpena helaraziko zaio, eranskin indibidualizatu batekin batera, eta ebazpenean bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira, laguntza emateko edo ukatzeko kontzeptuak azalduta, banakatuta eta behar bezala arrazoituta. Era berean, aplikatutako irizpide objektiboen eta laguntzaren ehunekoaren berri emango da.

Jakinarazpen elektronikoak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

4.– Agindu honek ondorioak dituenetik aurrera sei hilabete igarota, ebazpen espresurik ez badago, eskaera ukatu egin zaiela ulertu beharko dute interesdunek, Dirulaguntzen araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

5.– Prozeduraren ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo, edozein unetan, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, hala agintzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan.

6.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren ordainduko da emandako dirulaguntza, eta gehienez ere hilabeteko epean.

10. oinarria.– Onuradunen betebehar orokorrak.

1.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzen onuradunak Dirulaguntzen araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan araututako betebeharren araubideari atxikita daude, hauei zehazki:

a) Emandako laguntza onartzea. Ildo horretan, laguntza eman izanaren jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean onuradunak laguntzari beren-beregi uko egiten ez badio, onartu egin duela ulertuko da.

b) Entitate emaileari justifikatzea dirulaguntza ematea edo dirulaguntzaz baliatzea eragin duten eskakizunak eta baldintzak betetzen direla, bai eta xedea bete dela ere.

c) Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak egingo dituen egiaztatze-jarduketak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jarduketak ere, jasotako dirulaguntzen kasuan. Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi bereziak xedatutako jarduketak ere onartu beharko dituzte, bai eta finantzaketa dela-eta beste kontrol-organo batzuek egin ditzaketenak ere.

d) Administrazio baten edo ente publiko zein pribatu baten beste laguntza edo dirulaguntzaren bat lortuz gero helburu bera betetzeko, horren berri ematea nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloan eskumena duen zuzendaritzari, baita laguntza eman aurreko hiru urteetan jasotako beste minimis laguntza batzuen kasuan ere. Inguruabar hori jakin bezain laster egin behar da jakinarazpena.

e) Laguntza eman duen entitateari jakinaraztea dirulaguntza emateko kontuan hartu den edozein gorabehera objektibo nahiz subjektiboren aldaketak. Inguruabar hori jakin bezain laster egin behar da jakinarazpena.

f) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, baita dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak ere, egunean dituela egiaztatzea dirulaguntza emateko ebazpena eman aurretik eta hura ordaintzeko unean. Nekazaritza eta abeltzaintzaren arloko zuzendaritza eskudunak egiaztatuko du automatikoki eta ofizioz eskatzaileak egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, 2023ko otsailaren 13ko Aginduan adierazitakoari jarraikiz (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa). Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, egiaztapen hori parte-hartzaile guztiei egingo zaie. Hala eta guztiz ere, eskatzaileak modu arrazoituan uka dezake baimen hori, eta, hala egiten badu, dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria aurkeztu beharko du.

g) Izaera juridikoak hala eskatzen duenean, eskura edukitzea merkataritza-legeriak eta kasu bakoitzean onuradun bakoitzari aplikatu ahal zaion sektoreko legeriak eskatutako terminoetan behar bezala ikuskatutako kontabilitate-liburuak, izapidetutako erregistroak eta gainerako agiriak, egiaztapen- eta kontrol-eskumenak egoki bete direla bermatzeko.

h) Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzeko agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztapenak edo kontrolak egiteko erabil baitaitezke.

i) Dirulaguntzaren bidez lortutako finantzaketaren publikotasunaren publizitate egokia egitea, Dirulaguntzen araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 27. artikuluan xedatutakoaren arabera.

j) Jasotako funtsak edo lortutako soberakina itzultzea, itzultzeko arrazoiren bat dagoenean.

k) Ikuspegi intersekzionala eta, bereziki, sexuari eta generoari dagokion alderdia errespetatzen dituen hizkera eta irudiak erabiltzea dirulaguntza jasotzen duen jarduerak behar dituen dokumentazio eta material guztietan.

l) Diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean herritarren hizkuntza-eskubideak eta bereziki euskararen erabilera bermatzea.

m) Enpresen deslokalizaziorik ez gauzatzea, Dirulaguntzen araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluari jarraikiz.

n) Gainfinantzaketarik ez eragiteko konpromisoa hartzea.

o) Dirulaguntzen araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 42. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea.

2.– Administrazio-kontroletarako eta lekuan bertan egiten diren kontroletarako erraztasunak ematea, eta eskatzen zaizkien neurri zuzentzaile edo konpontzaileak hartzea. Halaber, egin beharreko egiaztatzeetarako beharrezkoak diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

3.– Emandako laguntza ordaintzeko, beharrezkoa izango da Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egotea. Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoko zerbitzuaren bidez: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

11. oinarria.– Atzera egitea eta uko egitea.

1.– Laguntza eskatu duen pertsonak eskaeran atzera egin ahal izango du. Hori eskatutako laguntza emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik egin behar da. Atzera egiteko asmoa idatziz aurkeztuko zaio Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari eta hark, ebazpen bidez, bete-betean onartuko du eta hari dagokion prozedura amaitutzat emango du.

2.– Laguntzaren onuradunak uko egin ahal izango dio emandako laguntzari. Emandako laguntza onartu ondoren egin ahal izango dio uko laguntzari, baldin eta Administrazioak ez badu inolako ordainketarik egin. Uko egitea idatziz aurkeztuko zaio Nekazaritzako, Abeltzaintzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, eta horrek, ebazpen bidez, bete-betean onartuko du uko-egite hori, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

Uko-egitea onartu ondotik, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, bai eta emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.

12. oinarria.– Ez-betetzeak.

1.– Onuradunak ez badu betetzen agindu honetan ezarritako eginbeharretako bat, eta ez baditu betetzen, kasuak hala eskatzen duenean, dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak edo are laguntza emateko helburua, edo Dirulaguntzen araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan aurreikusitako itzulketa-arrazoiren bat badu, laguntza ematen duen organo eskudunak ebazpen baten bidez adieraziko du galdu egin duela dirulaguntza jasotzeko eskubide osoa edo partziala, eta, kasuaren arabera, bueltatu egin behar dizkiola jasotako laguntzak eta horiei dagozkien berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, hala ezartzen baitu Dirulaguntzen araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluak, eta hala baitago xedaturik, orobat, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ere, beste neurri batzuk hartzea galarazi gabe. Diru-zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira legezko ondorio guztietarako, Dirulaguntzen araubidea erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 38. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.– Itzultze-prozedura administrazioko arau-hauste baten ondorioa bada, organo eskudunari jakinaraziko zaio dagokion zehatze-prozedura hasteko.

13. oinarria.– Bateragarritasunak.

1.– Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzak nekazaritzako-sektoreari aplikatzeko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1408/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako minimis araubidearen babespean ematen dira laguntza hauek.

2.– Laguntza hauek bateragarriak izango dira beste administrazio publiko batzuek helburu bererako eman ditzaketenekin, baldin eta laguntza guztien baturak ez badu diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketa eragiten. Kasu horretan, dirulaguntza murriztu beharko da, jardueraren guztizko kostutik gorako zenbatekoa kenduta.

3.– Era berean, laguntza horiek metatu ahal izango dira administrazio publiko honek edo beste batzuek onuradun berberei emandako beste minimis laguntza batzuekin, baina agindu honen helburuak ez diren beste helburu batzuetarako emanak badira soilik. Halere, laguntza eman aurreko hiru urteetan, laguntza guztien artean ezin izango dute gainditu onuradun bakoitzeko 20.000 euroko gehieneko muga. Kasu horretan, gehieneneko atalase horretara egokitu arte gutxituko dira agindu hau betez eman beharreko zenbatekoak.

14. oinarria.– Datuen babesa.

Agindu hau aplikatuta biltzen diren datu pertsonalak Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoaren arabera tratatuko dira.

Datuak babesteari buruzko informazioa lortzeko, jo helbide honetara:

https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/113000-capa2-eu.shtml

II. ERANSKINA:
ESKABIDEA EGITEKO FORMULARIOAREN EDUKIA

Laguntzaren eskaera-inprimakia webgune honetan dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus

Oinarrizko eduki hau du:

– Identitate-datuak.

– Titularra.

– Ordezkaria.

– Eskatzailearen datu fiskalak zer lurralde historikotan dauden.

– Jakinarazpenetarako eta komunikaziorako bidea.

– Abisuak jasotzeko datuak.

– Jakinarazpen, komunikazio eta abisuen hizkuntza.

– Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa.

– Zerga-egoitza.

– Parte-hartzaileak. Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, parte-hartzaileen izena eta NAN zenbakia, eta parte-hartzearen ehunekoa.

– Sozietatearen kapitalaren egungo egitura: izen-abizenak edo sozietatearen izena, NAN edo IFK eta sozietate-partaidetza.

– Ustiategiaren datuak.

– Laguntza jasotzeko aurkeztutako mahastizaintzako lurzatiaren edo lurzatien identifikazioa, kokapena eta azalera; lurzatia osatzen duten esparruen zerrenda, eta mahastizaintza-erregistroaren arabera mahastiari dagokion zenbakia.

– Artezkaritza-kontseiluko edo zuzendaritza-karguetako kideen kopurua, sexuaren arabera bereizita.

– Talde, elkarte edo kooperatiben kasuan, artezkaritza-kontseiluko edo edozein zuzendaritza-organotako kideen kopurua, sexuaren arabera bereizita. Eta bazkide kopurua, sexuaren arabera bereizita.

– Erantzukizunpeko adierazpen hauek:

• Laguntza-eskabidean adierazitakoa egia dela, eta eskabidearekin batera aurkeztutako agiriak benetakoak direla; faltsutasunik edo datu okerrik azalduz gero, erantzukizun osoa bere gain hartuko duela; eta ez duela alegatuko faltsutasun edo datu oker horiek eragin dituzten gertaerak ez zituela ezagutzen.

• Ezin hartu daitekeela krisialdian dagoen enpresatzat, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

• Eskatu diot / ez diot eskatu diruz lagundu daitekeen proiektu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik administrazio publiko edo ente publiko edo pribaturen bati, eta eskuratu dut / ez dut eskuratu.

• Eskatu dut / Ez dut eskatu beste minimis laguntzarik edo dirulaguntzarik laguntza hau eman aurreko hiru urteetan, eta eskuratu dut / ez dut eskuratu.

• Ez dagoela ezein berreskuratze-aginduren eraginpean, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

– Ezin izan bada lortu lekukotza judizialik, ziurtagiri telematikorik edo datu-transmisiorik, edo administrazio-ziurtagiririk, egiaztatzen duenik, erantzukizunpeko adierazpen bidez, ez dela alderdi hauei buruz 4. oinarriko 1. apartatuan ezarritako debekurik:

• Ez da kondenatua izan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

• Ez du eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez dago ezein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta, ez dago konkurtsoan deklaratuta –salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek–, ez dago esku-hartze judizialaren pean edo ez dago desgaituta Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

• Ez du eragin, kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako ezein kontraturen suntsiarazpen irmorik.

• Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu publikodunen jokabide-kodea eta interes-gatazkak arautzen dituen Eusko Legebiltzarraren ekainaren 26ko 1/2014 Legea. Edo ez dira Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

• Zerga-egoitza ez dauka erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

• Egunean du EAEko Administrazioak eta haren mendeko enteek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan dirulaguntzak itzultzeagatiko edo zehapenengatiko betebeharren ordainketa.

• Ez dago zehatuta –ez zigor- ez administrazio-arloan– dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, sexu-diskriminazioan erortzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik, dagokion zehapenean ezarritako aldian.

• Pertsona fisiko edo juridikoak, publiko zein pribatuak, ez dauka zehapenik Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.

• Bete du desgaitasuna duten pertsonentzat legez gorde behar den kuota, edo egiaztatu du hori bete dadin neurri alternatiboak abian jarri izana.

• Elkarteen kasuan, Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahasita ez egotea; edo, ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, inskribatzeko administrazio-prozedura etenda ez izatea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, baldin eta ebazpen judizial irmorik ematen ez bada, zeinaren arabera kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.

Halaber, onuradunak baimen inplizitua eman beharko du nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloko zuzendaritza eskudunak automatikoki ziurta dezan zerga-betebeharrak bete direla eta Gizarte Segurantzako ordainketak egin direla; aukera izango du baimen hori espresuki ukatzeko, eta, kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko du dagokion ziurtagiria edo eskatutako agiria.


Azterketa dokumentala