Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2024ko azaroaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5110

EBAZPENA, 2024ko urriaren 22koa, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantzako eta akuikulturako produktuen sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzen programaren (Berriker programa) 2024ko ekitaldiko Balorazio Batzordeko kideak.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko irailaren 10eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetako ikerketa, garapen eta berrikuntzarako 2024ko ekitaldiko laguntzen (Berriker programa) oinarriak ezarri eta deialdia egiten da. Bada, agindu horren 15. oinarriak hau ezartzen du:

«Aurkeztutako eskaerak baloratzeko, balorazio-batzorde bat sortuko da. Horrek aplikatuko ditu balorazio-irizpide objektiboak, eta eskaeren lehentasun-ordena ezarriko du.

Balorazio-batzordea hiru pertsonak osatuko dute. Horietako bat sailburuordetza eskuduneko ikerketa-programen arduraduna izango da, eta batzordeburu gisa ariko da. Bigarren bokala sailburuordetza horretako zuzendaritzetako batetik hautatutako teknikari bat izango da. Hirugarren bokala Hazi fundazioko pertsona bat izango da. Batzordearen idazkaria bigarren bokala izango da, alegia, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren zerbitzura izendatutako pertsona.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko dira batzordeko kideak eta batzordeko idazkaria, bai eta haien ordezkoak ere. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da batzordea eratu aurretik, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan ezarritako errekusazioa egin ahal izateko, halakorik dagoenerako.»

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen ekainaren 23ko 18/2024 Dekretua ikusi da, non Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila kentzea eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila sortzea ezartzen baita. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Hauek izendatzea Balorazio Batzordeko kide. Batzorde horrek aztertuko eta ebaluatuko ditu Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko irailaren 10eko Aginduaren bidez deitutako laguntza-eskabideak (agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetako ikerketa, garapen eta berrikuntzarako 2024ko ekitaldiko laguntzen –Berriker programa– oinarriak ezarri eta deialdia egiten da), eta egindako ebaluazioa zehazten duen txostena emango du. Behin-behineko ebazpen-proposamenean oinarrituko da:

Aurrekoaren arabera, hauek osatuko dute Balorazio Batzordea:

Batzordeburua:

M.ª Luisa Fraile Correa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa Programen arduraduna (titularra).

Elisa Torre-Enciso Enciso, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna (ordezkoa).

Batzordekideak:

Iñaki Rekalde Larizgoitia, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako berrikuntza-teknikaria, idazkari gisa (titularra).

Roberto Aramburu Bueno, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).

Mentzia Ochoa de Zuazola Zabala, Hazi Fundazioko Ekintzailetza, Berrikuntza eta Prestakuntzako zuzendaria (titularra).

Pilar Riaño Maeso, Hazi Fundazioaren Ekintzailetza eta Prestakuntza Arloko Berriker Programaren koordinatzailea (ordezkoa).

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, ebazpen honen bidez organo horren osaera ezartzen da, eta hura argitaratzeko agintzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 22a.

Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordea,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.


Azterketa dokumentala