Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2024ko azaroaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5109

AGINDUA, 2024ko urriaren 25ekoa, Osasuneko sailburuarena, hiru lurralde historikoetako foru-aldundien eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko arreta soziosanitariorako finantza-lankidetzako hitzarmenen jarraipen-batzorde mistoetan Osasun Sailaren ordezkariak izendatzen dituena.

Osasun Sailak (Eusko Jaurlaritza) eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiek historikoki gauzatu dute arreta soziosanitarioa garatzeko lankidetza, hainbat hitzarmenen bidez.

Zehazki, hiru foru-aldundiek arreta soziosanitarioaren arloko hiru lankidetza-hitzarmen sinatu zituzten 2023ko otsailaren 1ean (2023ko martxoaren 6ko EHAA, 54. zk.). Ondoren, hiru lurralde historikoekin arreta soziosanitariorako egindako hitzarmen soziosanitarioen gehigarriak eta luzapenak onartu ziren 2023ko abenduaren 26ko Gobernu Kontseiluaren bilkuran. Luzapen horiek 2024ko abenduaren 31n amaituko dira, eta hitzarmen berriak izapidetzen ari dira hiru lurralde historikoekin.

Hitzarmen horiek sinatuz, laguntza behar duten pertsonei arreta soziosanitarioa ematen lagundu nahi da egoitza-unitate soziosanitarioetan (SESB), adinekoen egoitzetan eta nahasmendu mental larria duten pertsonen egoitzetan.

Hitzarmen horren seigarren estipulazioan aipatzen da batzorde misto bat sortu behar dela, osaera paritarioarekin, jarraipena egiteko. Batzorde hori arduratuko da lankidetza-hitzarmen honen garapena behar bezala koordinatzeaz eta haren betearazpena kontrolatzeaz.

Batzorde hori sei pertsonak osatuko dute, hiru alderdi bakoitzak izendatuta.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aldetik, Osasun Saileko titularrak egingo ditu izendapenak.

Azaldutakoaren arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko finantza-lankidetzarako hitzarmenen Jarraipen Batzorde Mistoetan Osasun Sailaren ordezkari hauek izendatzea:

Arabako Lurralde Historikoan:

– María del Carmen Álvarez Zubizarreta, Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko zuzendaria.

– Eguzkiñe de Miguel Aguirre, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari kudeatzailea.

– Jose Antonio Beltrán de Salazar, Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria.

Bizkaiko Lurralde Historikoan:

– María del Carmen Álvarez Zubizarreta, Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko zuzendaria.

– Aratxu Lozano Otero, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari kudeatzailea.

– Andoni Gamboa Martínez, Osasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria.

Gipuzkoako Lurralde Historikoan:

– María del Carmen Álvarez Zubizarreta, Osasun Saileko Arreta Soziosanitarioko zuzendaria.

– Andrea Gabilondo Cuellar, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari kudeatzailea.

– Jose Ramón Aranbarri Badiola, Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkaria.

Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 25a.

Osasuneko sailburua,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.


Azterketa dokumentala