Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2024ko azaroaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5107

AGINDUA, 2024ko urriaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Loiu udalerriko (Bizkaia) «Padre Andrés de Urdaneta» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, Haur Hezkuntzako lehen zikloari dagozkion irakaskuntzak gehitzeagatik.

«Padre Andrés de Urdaneta» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren (ikastetxearen kodeak: 014849 eta 48003692) titularra den «Provincia de San Juan de Sahagún de la Orden de San Agustín» erakundeak eskatuta, Haur Hezkuntzako lehen zikloko irakaskuntzak gehitzeko emandako baimena aldatzeko, hasitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, eta indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, baita arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin ere.

Hauek aztertu dira: uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako eskubidea arautzen duena; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua), Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan), eta otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena. Horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea «Padre Andrés de Urdaneta» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko 2024-2025 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako lehen zikloan irakaskuntzak gehituko eta abian jarriko dituelako.

2024-2025 ikasturtetik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Ikastetxearen kodeak: 014849 (EAE) eta 48003692 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Padre Andrés de Urdaneta».

Titularra: «Provincia de San Juan de Sahagún de la Orden de San Agustín».

Helbidea: Lauroeta, 6.

Udalerria: Loiu.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntza, lehen zikloa: 4 unitate.

• 2-3 urteko haurrentzako 4 unitate, bakoitza 18 ikasposturako edukierarekin.

– Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 12 unitate 300 ikasposturako edukierarekin.

– Lehen Hezkuntza: 36 unitate, 900 ikasposturako edukierarekin.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 20 unitate, 600 ikasposturako edukierarekin.

– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. 12 unitate, 420 ikasposturako edukierarekin.

– Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki eta gela egonkor 1.

Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezin izango du bere burua identifikatzeko erregistro-inskripzioan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.

Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala