Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2024ko azaroaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5100

EBAZPENA, 2024ko urriaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Beñat Sarasola Santamaría jaunak gainditu egin duela 2023ko abenduaren 14ko Ebazpenak (2023ko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika» jakintza arloan Irakasle Agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Beñat Sarasola Santamaría jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***9593**. Kodea: AGC8L1–D00051-30. Jakintza arloa: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika. Saila: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika. Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (eusk/ing/gazt). Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2024ko urriaren 24a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala