218. zk., 2024ko azaroaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
5094
HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 307/2024 Dekretua, urriaren 22koa, Inklusiorako Euskal Kontseiluarena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Halako hutsak aurkitu dira Inklusiorako Euskal Kontseiluaren urriaren 22ko 307/2024 Dekretuaren euskarazko argitalpenean (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, azaroaren 5ekoa, 215. zk.); hori dela eta, dagokien zuzenketa egiten da hemen:
2024/5028 (9/5) orrialdean, euskarazko bertsioan,
Hau dio:
«9. artikulua.– Bokalak izendatzea.
f) Kontsumitzaileen hiru ordezkariak, berriz, EAEko kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen erregistroan daudenen artean ordezkaritzarik handiena duten kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarte edo federazioek izendatuko dituzte, ados jarrita.
Bat etorri ezean, Kontsumobide – Kontsumoko Euskal Institutuak adieraziko du zer elkartek edo federaziok izendatuko dituzten, ordezkaritza- eta partaidetza-irizpideen arabera.»
Baina hau esan behar du:
«9. artikulua.– Bokalak izendatzea.
f) Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen ordezkaria, berriz, EAEko kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteen erregistroan daudenen artean ordezkaritzarik handiena duten kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarte edo federazioek izendatuko dute, ados jarrita.
Bat etorri ezean, Kontsumobide – Kontsumoko Euskal Institutuak adieraziko du zer elkartek edo federaziok izendatuko duten, ordezkaritza- eta partaidetza-irizpideen arabera.»