215. zk., 2024ko azaroaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5042
HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2024ko urriaren 23koa, Langileriaren kudeaketa zuzendariarena; honen bidez, argitara ematen da 2025-2026ko ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan eta urtean zehar egiten diren deialdietako edozein hautatze-prozesutan alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra zozketaren emaitza.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira Langileriaren kudeaketa zuzendariaren 2024ko urriaren 23ko Ebazpenean; ebazpen horren bidez argitara ematen da 2025-2026ko ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan eta urtean zehar egiten diren deialdietako edozein hautatze-prozesutan alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra zozketaren emaitza (2024ko urriaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da, 212. zenbakian). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Euskarazko argitalpenean, artikulu bakarrean,
Hau dio:
«Artikulu bakarra.– Argitara ematea "R" letrak zehaztuko duela nork zein hurrenkera izango duen ordezkogaien zerrendan 2025-202ko ikasturtean. Letra hori erabiliko da berdinketa-kasuetan. Era berean, letra horrek zehaztuko du zein hurrenkeratan parte hartuko duten izangaiek ikasturtean egiten diren gainerako hautaketa-prozesuetan. Horrela, bada, "R" letrak zehaztuko du nor izango den lehenengoa, abizenen eta izenaren arabera.»
Honela esan behar du:
«Artikulu bakarra.– Argitara ematea "R" letrak zehaztuko duela nork zein hurrenkera izango duen ordezkogaien zerrendan 2025-2026ko ikasturtean. Letra hori erabiliko da berdinketa-kasuetan. Era berean, letra horrek zehaztuko du zein hurrenkeratan parte hartuko duten izangaiek ikasturtean egiten diren gainerako hautaketa-prozesuetan. Horrela, bada, "R" letrak zehaztuko du nor izango den lehenengoa, abizenen eta izenaren arabera.»