Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2024ko azaroaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
5040

AGINDUA, 2024ko urriaren 25ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, 2024ko ekitaldiko Joxe Mari Korta sariak ebazten dituena.

Kontuan hartuta zer xedatzen duen Joxe Mari Korta sariak arautzen dituen Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren 7. artikuluak (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.) –agindu hori 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatu zen–; ikusita Industria, Energia Trantsizio eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2024ko irailaren 9ko Agindua, 2024ko ekitaldirako deialdia argitara ematen duena, eta jakinda zein den epaimahaiak sariak emateko egindako proposamena (horretarako izendatu zen epaimahai hori, 2024ko irailaren 18ko Aginduaren bidez), honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– 1.– Ikusita epaimahaiak egindako proposamena, honako hauei ematea 2024ko ekitaldiko «Joxe Mari Korta» sariak:

José Barreira Lorenzo.

Begoña Castro Feo.

José Ángel Muro Zabaleta.

2.– Onuradunek, aipatu 2009ko uztailaren 29ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz, sari, goraipamen edo aintzatespen publikoa jasoko dute, horretarako antolatutako ekitaldian.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 25a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,

MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.


Azterketa dokumentala