Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2024ko azaroaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
5039

AGINDUA, 2024ko urriaren 22koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez deklaratzen baita Industriako sailburuordea abstenitu egingo dela eta erabakitzen baita Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak ordeztu egingo duela Deskarbonizazio Industrialeko programaren 2024ko deialdia ebazteko zereginetan.

Otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren (gaur egun, Industria, Energia Trantsizio eta Jasangarritasunaren Saila) egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, lehenengo xedapen gehigarrian –ordezkapenen araubideari buruzkoan– ezartzen du dekretu horretan aipatzen diren organoetako titularren postuak hutsik daudenean, titularrak kanpoan daudenean edo gaixorik daudenean, bai eta abstentzioa edo errekusazioa deklaratu den kasuetan ere, honako arauei jarraikiz egingo direla ordezkapenak, titularrak berariazko ebazpenik eman ezean:

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen ordezkoa Industriako sailburuordea izango da, eta alderantziz.

2024ko urriaren 11n, Industriako sailburuordeak jakinarazi du abstenitu egingo dela Deskarbonizazio Industrialeko programaren 2024ko deialdia ebazteko zereginetan, interes-gatazkak daudelako eta hala egin behar duelako legez, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 10. artikulua aplikatuta.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Deklaratzea Industriako sailburuordea abstenitu egingo dela eta Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak ordeztu egingo duela Deskarbonizazio Industrialeko programaren 2024ko deialdia ebazteko zereginetan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 22a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,

MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.


Azterketa dokumentala