Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2024ko azaroaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5036

EBAZPENA, 2024ko urriaren 23koa, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2024ko edizioko Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonak aukeratzeko dena.

Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2024ko uztailaren 3ko Ebazpenaren bitartez –2024ko uztailaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 135. zenbakia–, Gaztemundu programaren 2024ko deialdia egin zen, azaroaren 14ko 170/2023 Dekretuaren 8. artikuluan ezarrita dagoena aplikatuz. Dekretu horren bidez –2023ko azaroaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 227. zenbakia–, Gaztemundu programa arautzen da.

Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2024ko irailaren 19ko Ebazpenaren bidez, aldatu egin zen Gaztemundu programaren 2024ko deialdia egiteko ebazpena, eta berriro ireki zen eskabideak aurkezteko epea –2024ko irailaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 190. zenbakia–.

Dekretu arautzailearen 11. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-batzordeak (2024ko uztailaren 3ko deialdi-ebazpenaren bidez izendatua) eskaerak aztertu eta baloratu ditu, dekretu horren 6. artikuluan eta deialdiaren ebazpenaren laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera, eta adjudikazio-proposamena egin du. Proposamen horretan oinarrituta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebaluazio-batzordeak 2024ko Gaztemundu programan parte hartzeko proposatu dituen pertsonak aukeratzea. I. eranskinean jaso dira aukeratutakoak.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren pertsonek 2024ko Gaztemundu programan parte hartzeko aurkeztu dituzten eskabideak ezestea, bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Deialdi honetatik kanpo uztea III. eranskinean zerrendatutako pertsonak, bertan adierazitako arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ordezkoen zerrenda finkatzea. Zerrenda hori IV. eranskinean dator jasota, Gaztemundu programa arautzen duen azaroaren 14ko 170/2023 Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bosgarrena.– Honako ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 23a.

Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

ANDER CABALLERO BARTUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala