215. zk., 2024ko azaroaren 5a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
5032
AGINDUA, 2024ko urriaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, honako agindu honen huts-zuzenketa egiten duena: Agindua, 2024ko urriaren 3koa, 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaiak karrerako funtzionario izendatzen dituena, administrazio-errekurtsoak baiestearen ondorioz.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen du argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko direla, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsak atzeman dira agindu honen testuan: Agindua, 2024ko urriaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaiak karrerako funtzionario izendatzen dituena, administrazio-errekurtsoak baiestearen ondorioz. Agindua hori 2024ko urriaren 11n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (199. zk.). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2024/4674 (2/1) eta (2/2) orrialdeetan, lehenengo ebazpen-zatian,
hau dio:
«Jone Etxeandia Unamuno andrea, karrerako funtzionario izendatu behar dena Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Ingelesa espezialitatean.
Elisa Barrutia Trojaola andrea, Maisu-Maistren kidegoko Pedagogia Terapeutikoaren espezialitatean karrerako funtzionario izendatu behar dena.
Amagoia Etxebarria Bengoetxea andrea, karrerako funtzionario izendatu behar dena Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Euskara eta Literatura espezialitatean.
Ana Isabel Muñoz Ávila andrea, Maisu-Maistren kidegoko Pedagogia Terapeutikoaren espezialitatean karrerako funtzionario izendatu behar dena.
Naroa Ogando Ubiria andrea, karrerako funtzionario izendatu behar dena Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Euskara eta Literatura espezialitatean.
Eva Pineda García andrea karrerako funtzionario izendatu behar da desagertzear dagoen Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoko Gizartearentzako Zerbitzuen espezialitatean.
Pablo Calzada Martínez jauna, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Matematika espezialitatean karrerako funtzionario izendatu behar dena ondorio guztietarako, eta izendapena baliogabetzen duena irakasle kidego bereko Teknologia espezialitatean.
Agindu honen bidez apartatu honetan izendatutako pertsonak karrerako funtzionario gisa sartutzat joko dira 2023ko abenduaren 1etik aurrera.»
Baina hau esan behar du:
«Jone Etxeandia Unamuno andrea, karrerako funtzionario izendatu behar dena Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Gaztelania eta literatura espezialitatean. LEZ: 79003144 35A2410.
Elisa Barrutia Trojaola andrea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Ingelesa espezialitatean karrerako funtzionario izendatu behar dena. LEZ: 72573472 68A2410.
Amagoia Etxebarria Bengoetxea andrea, karrerako funtzionario izendatu behar dena Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Euskara eta Literatura espezialitatean. LEZ: 30613665 57A2410.
Ana Isabel Muñoz Ávila andrea, Maisu-Maistren kidegoko Pedagogia Terapeutikoaren espezialitatean karrerako funtzionario izendatu behar dena. LEZ: 15260701 13A2409.
Naroa Ogando Ubiria andrea, karrerako funtzionario izendatu behar dena Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Euskara eta Literatura espezialitatean. LEZ: 72580394 57A2410.
Eva Pineda García andrea karrerako funtzionario izendatu behar da desagertzear dagoen Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoko Gizartearentzako Zerbitzuen espezialitatean. LEZ: 35774967 46A2411.
Pablo Calzada Martínez jauna, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Matematika espezialitatean karrerako funtzionario izendatu behar dena ondorio guztietarako, eta izendapena baliogabetzen duena irakasle kidego bereko Teknologia espezialitatean. LEZ: 72754360 02A2410.
Agindu honen bidez apartatu honetan izendatutako pertsonak karrerako funtzionario gisa sartutzat joko dira 2023ko abenduaren 1etik aurrera.»
2024/4674 (2/2) orrialdean, bigarren ebazpen-zatian,
hau dio:
«Laura Cenzano Izquierdo andrea karrerako funtzionario izendatzea Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Teknologia espezialitatean. Izendapen horrek 2024ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, egun horretan bertan hasi baitzen lanean Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan.»
Baina hau esan behar du:
«Laura Cenzano Izquierdo andrea karrerako funtzionario izendatzea Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Teknologia espezialitatean. Izendapen horrek 2024ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, egun horretan bertan hasi baitzen lanean Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan, Pablo Calzada Martínezen izendapen-aldaketaren ondorioz. LEZ: 16625572 57A2410.»
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 23a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.