Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2024ko azaroaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
5029

AGINDUA, 2024ko urriaren 22koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, sail honetako izendapen askeko langile bat kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lege honek ematen dizkidan eskumenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Inmaculada Concepción Gómez Gómez andrea Bizkaiko Lan Ikuskaritzako izendapen askeko lanpostutik kentzea, hark eskatuta (511211 kodea, 7 dotazioa), eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Kargu-kentze honek 2024ko azaroaren 7tik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 22a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,

MIGUEL TORRES LORENZO.


Azterketa dokumentala