Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2024ko azaroaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5026

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 297/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 Epaitegian, María Dolores Vadillos Castellanos andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du –zehazki, 297/2024 prozedura laburtu bidez izapidetua– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren 2024ko maiatzaren 2ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Dokumentazio Sanitarioko Teknikari plaza 2018-2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintzan sartzeko 2024ko martxoaren 4ko errekurtsoa. Errekurtsoaren helburua da, izapide prozesalak egin ondoren eta dagokion egunean, epaia ematea sartze hori ezeztatzeko, eta, ondorioz, kargua uzteko, horrek auzi-jartzaileari ekarriko dizkion ondorio juridikoekin.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 25a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

MAITEDER MIELGO RUBIO.


Azterketa dokumentala