214. zk., 2024ko azaroaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (140 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
5024
IRAGARKIA, 2024ko urriaren 18koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroko espediente batzuei buruzko ebazpenak jakinaraztekoa.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek ebazpenen testu osoa eskuragarri dute Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 18a.
Gizarte Politiketako sailburuordea,
LIDE AMILIBIA BERGARETXE.