214. zk., 2024ko azaroaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5023
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak emandako ebazpen-proposamena, lege hauetan ezarritakoa hausteekin lotuta: 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa (HSBLO) eta 5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena (SPL).
Aipatutako ebazpen-proposamena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
1.– Interesdunak 15 egun baliodun izango ditu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik, organo instrukzio-egilean, alegia, Segurtasun Sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan, alegazioak egin eta komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eta informazioak aurkezteko.
2.– Halaber, espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango ditu, espedientearen zenbakia adieraziz gero. Horretarako, helbide honetara jo behar du: Segurtasun Sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza, Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Erandio, 2024ko urriaren 22a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
ASIER ERKOREKA ARRUZA.