214. zk., 2024ko azaroaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5022
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak emandako probidentziak lege hauek urratzeari lotuta: 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa (HSBLO) eta 5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena (SPL).
Aipatutako probidentziak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak espedientea eta probidentzia kontsultatu ahal izango ditu. Horretarako, helbide honetara jo behar du: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza, Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 - Erandio (Bizkaia).
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Erandio, 2024ko urriaren 22a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
ASIER ERKOREKA ARRUZA.