214. zk., 2024ko azaroaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (238 KB - 14 orri.)
- EPUB (693 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5021
AGINDUA, 2024ko urriaren 21ekoa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baitira 2024ko ekitaldirako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko martxoaren 6ko Aginduaren babesean deitutako laguntzak. Agindu horren bidez, nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dira 2024ko ekitaldirako.
2024ko martxoaren 22an, EHAAn argitaratu ziren (60. zk.) Agindua, 2024ko martxoaren 6koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako 2024ko ekitaldirako laguntzen deialdiko oinarriak onartzeko dena.
2024ko uztailaren 17an eratutako Balorazio Batzordeak eskabideak ebaluatu zituen eta dagokion txosten teknikoa bidali zion Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak laguntza-deialdi hau emateko behin-behineko ebazpenaren proposamena eman zuen, interesdunei jakinarazi zitzaien eta alegazioak aurkezteko epea ireki zen.
Alegazioak aurkezteko epea amaituta, alegazioak aztertu dira.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak behin betiko ebazpen-proposamena egin du eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordeari bidali dio.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko martxoaren 6ko Aginduaren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen 2024ko ekitaldiko deialdiaren oinarriak onartu ziren. Agindu horren arabera, laguntza-prozedura honen behin betiko ebazpen-proposamena Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari dagokio, eta behin betiko ebazpena ematea, berriz, Nekazaritzako, Elikadurako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzari.
Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea izendatzeko uztailaren 23ko 182/2024 Dekretuaren bidez, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde izendatu zen legegintzaldiaren hasieratik Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren kargua betetzen zuen pertsona bera.
Dirulaguntzak emateko prozedura arrunt guztietan, behin betiko ebazpen-proposamena egiten duen organoa ezin izango da izan ebazteko eskumena duen organoa, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. eta 22. artikuluen arabera. Kasu honetan, nahiz eta behin betiko proposamena egiteko organo eskuduna ez izan prozedura ebazteko eskumena duena, aplikatu beharreko ordezkapen-araubidea dela-eta, pertsona fisiko berari dagokio bi erabakiak hartzea.
Testuinguru horretan, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko irailaren 26ko Aginduaren bidez (2024ko urriaren 3ko EHAA, 193. zk.), Raúl Pérez Iracheta jauna, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea den aldetik, abstenitu egiten da eta hura ordezteko araubidea ezartzen da. Agindu horren bidez, abstenitu egiten da ekintza eta xedapen guztietan, zeinetan, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari gisa jardun arren, gaur egun Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea den aldetik, parte hartu behar baitu, eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aldeko ordezkapena egitea erabaki zen, organoak behar bezala bereizteko. Beraz, ondorioztatu behar da Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak duela laguntza-deialdiaren ebazpen hau emateko eskumena.
Kontuan izanik Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamendua, 2021eko abenduaren 2koa, nekazaritza-politika bateratuaren esparruan (NPBren plan estrategikoak) estatu kideek egin behar dituzten plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituena, Bermerako Europako Nekazaritza Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatua, 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) Erregelamenduak indargabetzen dituena, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamendua, nekazaritza-politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa eta 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen duena, kontuan hartuta.
Erakunde Ordaintzailearen antolaketa eta funtzionamendu-araubidea ezartzen dituen abenduaren 9ko 275/2020 Dekretuarekin bat etorriz, LGENF funts komunitarioaren kargura finantzatutako laguntzak ordaintzea, baimendutako erakunde bakarra den aldetik.
Horrenbestez, behin-betiko ebazpena eta aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, honako hau hartu da.
EBAZTEN DUT:
Agindu honetako I. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko dirulaguntzak ematea, kofinantzaketa-erregimenean. Laguntza horiek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2023ko maiatzaren 16ko Aginduaren II. Kapituluan (7131 interbentzioa) daude jasota.
Agindu honetako II. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei laguntzak ematea, kofinantzaketa erregimenean, kalitate-araubideak estalitako produktuen informazio- eta promozio-jardueretarako. Laguntza horiek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2024ko martxoaren 6ko Aginduaren III. Kapituluan (7132. Interbentzioan) daude jasota.
Agindu honetako III. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei laguntzak ematea, kalitate-araubideak estalitako produktuen informazio- eta promozio-jardueretarako. Laguntza horiek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2024ko martxoaren 6ko Aginduaren IV. Kapituluan (LGPko 3.1 Neurrian) daude jasota.
Agindu honetako V. eranskinean zerrendatutako pertsoneei dirulaguntzak ukatzea, eranskinean bertan azaldutako arrazoiengatik.
Informazio garrantzitsua:
Onuradunek emandako dirulaguntza onartu behar dute. Alde horretatik, baldin eta dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta 15 egunean onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, onartu egiten dutela ulertuko da.
Kalitate-araubide batek estalitako produktuei buruzko informazio- eta sustapen-ekintzak gauzatzeko gehieneko epea 2024ko abenduaren 31 izango da.
Gastua ez bada ezarritako epean egiten, edo gastua egin izana egiaztatzeko agiriak ez badira aurkezten finkatutako gehieneko epean (2025eko urtarrilaren 7), honako hau gertatuko da:
– LGENF-en kontura finantzatutako laguntzaren zatiari dagokionez, LGENF-en konturako ordainketa-konpromisoa kentzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamenduaren 34. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Erregelamendu hori nekazaritza-politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa da, eta 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen du.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen kontura finantzatutako laguntzari dagokionez, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzea eta, hala badagokio, 2024ko martxoaren 6ko Aginduaren 14. oinarrian aurreikusitako itzultze-prozedurari ekitea.
Diruz lagundutako helburua ez gauzatzeak, hala nola dirulaguntza ematea eragin duten eskakizunak eta baldintzak ez betetzeak, dirulaguntzak jasotzeko eskubidea osorik edo zati batean galtzea ekarriko du eta, hala badagokio, jasotakoak itzuli beharra.
Deialdiaren aginduaren 7. oinarriaren 2. puntuaren arabera, ondasun-erkidegoen eta nortasun juridikorik gabeko bestelako elkarteen kasuetan, deialdiaren ebazpenean kide bakoitza agertu behar da onuradun gisa, bai eta horietako bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, partaidetza-ehunekoaren arabera. IV. eranskinean, ondasun-erkidegoei onartutako dirulaguntzak banakatzen dira, partaidetza-ehunekoa eta dagokion zenbatekoa adierazita.
Errekurtsoak:
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, horren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Informazioa eta izapide posibleak:
Laguntza onartzeko ebazpen hau jaso ondoren, interesdunek izapide hauek egiteko eskubidea izango dute:
– Laguntza onartu. Laguntza onartutzat joko da adierazitako epea igaro ondoren, beste izapiderik egin beharrik gabe. Epea murriztu daiteke, onartzeko izapidea egiten bada.
– Laguntzari uko egin.
– Errekurtsoa jarri.
Izapide horietako bat egiteko, interesdunek honako aukera hauek dituzte:
– Izapidetze elektronikoa. Hona jo eta beren espedientean sartu: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
– Aurrez aurreko izapidetzea (Pertsona fisikoentzat soilik). Dagokion organora ere jo dezakete, legeak ezarritako bideetatik edozein erabilita. Helbide honetan aurkituko dute eredu normalizatua, bai eta hura betetzeko jarraibideak eta hura aurkezteko tokiei buruzko informazioa ere: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2024/nekazaritzako-eta-jateko-produktuen-kalitate-araubideak/web01-tramite/eu/
Informazio gehiago: Telefonoa: 945-019 706, 012 edo 945 01 80 00. Gainera, honako hauek ere erabil daitezke: Harremanetarako Postontzia, Telegram eta aurrez aurreko zerbitzua (Zuzenean–Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoak); kontsultatu hemen: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2024/nekazaritzako-eta-jateko-produktuen-kalitate-araubideak/web01-tramite/eu/
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 21a.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.