214. zk., 2024ko azaroaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5018
AGINDUA, 2024ko urriaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, Lekeitio udalerriko (Bizkaia) «Musikaia» Musika-eskola pribatuari musika espezialitateak gehitzeko baimena ematekoa dena.
Lekeitio udalerriko (Bizkaia) «Musikaia» Musika-eskola pribatuaren titularra den «Asociación Musikaia Musika Elkartea», txalaparta espezialitatea irakasteko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: 64/2024 Dekretua, maiatzaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko musika eta dantza-eskolena eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, horiek horrela honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimena ematea, 2025-2026 ikasturtetik aurrera, txalaparta espezialitatea irakasteko, Lekeitio (Udalerriko) «Musikaia» Musika-eskola pribatuari. Musika-eskola honek, une horretatik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:
Kode-zenbakiak: 015926 (EAE) eta 48019811 (unibertsala).
Izen generikoa: Musika-eskola pribatua.
Izen espezifikoa: «Musikaia».
Titularra: «Asociación Musikaia Musika Elkartea».
Helbidea: Eliz-atea, 10.
Udalerria: Lekeitio.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
• Mailak: 1, 2, 3 eta 4.
• Familiak eta espezialitateak:
– Hari igurtzizko instrumentuak: biolina.
– Zurezko haizezko instrumentuak: klarinetea, zeharkako txirula eta saxofoia.
– Metalezko haizezko instrumentuak: tronpeta.
– Teklatu-instrumentuak: pianoa.
– Perkusio-instrumentuak: bateria.
– Hari sakatuzko instrumentuak: gitarra elektrikoa.
– Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak: txistua, trikitia, panderoa eta txalaparta.
– Beste instrumentu eta tailer batzuk: jazz, rock, folk eta konboa.
– Kantuko espezialitatea: kantua eta kantu korala.
Bigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez. Baita emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du ere, ikastetxearen erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Hirugarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortu direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 9a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.