Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2024ko azaroaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5015

EBAZPENA, 2024ko urriaren 23koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Kultura-Ondare Immateriala babestearen arlora bideratutako lanak egiteko 2024-2025 aldirako dirulaguntza emateko balorazio-batzordearen osaera.

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Polititako sailburuaren 2024ko irailaren 6ko Agindua, Euskal Kultura-Ondare Immateriala babestearen arlora bideratutako lanak egiteko 2024-2025 aldirako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten duena.

Agindu horren 14. artikuluan xedatzen denez, balorazio-batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-Batzordearen osaera argitaratzea. Honako hauek osatuko dute batzorde hori:

Batzordeburua:

– Urkiri Salaberria Gracia, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Batzordekideak:

– Abdona Gil Abad, Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren arduraduna.

– Jose Maria Uriarte Gonzalez, Kultura Ondarearen zuzendaritzako teknikaria.

– M.ª Teresa Izquierdo Marculeta, Kultura Ondarearen zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.– Balorazio-batzordeko idazkaria izendatzea, hitzarekin baina botorik gabe, Garazi Gomez Alegria, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.

Hirugarrena.– Ebazpen hau, Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 23a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala