214. zk., 2024ko azaroaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (155 KB - 3 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
5012
AGINDUA, 2024ko urriaren 23koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita Migrazio eta Asilo Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia (kodea: 520010; dotazioa: 202).
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiaren Saileko Migrazio eta Asilo Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua hutsik dagoenez (kodea: 520010; dotazioa: 202), eta Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, sail honek agindu honen eranskinean jasotzen den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.
1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Era berean, eta baldintza berberetan, beste hauek ere parte har dezakete: beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek eta instituzio sanitarioetako estatutupeko langile finkoek, baldin eta lanpostuen zerrendan berariaz aurreikusten bada mota horretako langileek bete dezaketela.
2.– Langile horiek edozein administrazio-egoeratan daudela har dezakete parte deialdi honetan, salbu eta:
a) Eginkizun-gabetze irmoa badute, egoera horrek irauten duen bitartean.
b) Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzultzeko eskatzen den gutxieneko denbora igaro ez badute.
3.– Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete beharko dira eskatutako betekizunak, eta esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte jarraitu beharko da baldintzak betetzen. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.
Bigarrena.– Eskabideak.
1.– Izangaiek Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 15 egun balioduneko epean. Eskabidean datu pertsonalak eta gaur egungo destinoa zein duten adierazi behar dute.
2.– Eskaerarekin batera izangaiek curriculum vitaea aurkeztu, eta datu hauek jaso beharko dituzte:
a) Titulu akademikoak.
b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.
c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.
Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta alegatutako merezimenduak benetakoak direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu behar dituzte, langileen erregistroan dagoeneko jasota ez badaude. Era berean, argitalpenak, txostenak edo egokitzat jotzen duten beste edozein agiri ere aurkez ditzakete.
Hirugarrena.– Ebazpena.
Deialdi hau Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera gehienez ere hilabeteko epean.
Lanpostua lortzen duen pertsonak ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzen lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 23a.
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
ERANSKINA
Lanpostua:
– Izena: goi-kargudunaren idazkaria (kodea: 520010; dotazioa: 202).
– Kokapena: Migrazio eta Asilo Zuzendaritza.
– Saila: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoa.
– Herria: Vitoria-Gasteiz.
– Kidegoak: C1 Administraria / D1 Administrari laguntzailea.
– Destino-osagarria: 18.
– Berariazko osagarria: VI-A.
– Hizkuntza-eskakizuna: 2.a.
– Derrigortasun-data: 2021-02-03.
Betekizunak:
– C1 edo D1 kidegokoa izatea.
– Administrarien kidegoan, gutxienez, urtebeteko esperientzia edo administrari laguntzaileen kidegoan, gutxienez, bi urteko esperientzia izatea.