214. zk., 2024ko azaroaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (149 KB - 2 orri.)
- EPUB (120 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
5008
AGINDUA, 2024ko urriaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez karrerako funtzionario izendatzen baitira izendapena atzeratu zitzaien izangai hautatuak, 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan.
Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez hautatutako izangaiak karrerako funtzionario izendatu ziren, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan. Agindu horren III. eranskinean, karrerako funtzionarioen izendapena atzeratu zitzaien pertsonak agertzen dira, aipatutako aginduaren 8.3 eta 8.4 oinarrietan aurreikusitako osasun-azterketan ezin izan zituztelako ebaluatu; kontuan hartuta zerrenda horretako pertsona batzuk osasun-azterketan ebaluatu direla eta gai izan direla, karrerako funtzionario izendatu behar dira.
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Karrerako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez iragarritako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatuak izan diren hautagaiak, jarraian zerrendatzen direnak. Agindu horren bidez, salbuespenezko prozesu bat iragarri zen, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko, kidego hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak, Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Maisu-maistrak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (desagertzear dagoen kidegoa).
Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako Irakasleak.
Espezialitatea: Euskara eta literatura.
(Ikus .PDF)
Espezialitatea: Geografia eta historia.
(Ikus .PDF)
Espezialitatea: Matematika.
(Ikus .PDF)
Espezialitatea: Merkataritza-antolaketa eta -kudeaketa.
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Hezkuntzako sailburuaren 2024ko otsailaren 20ko Aginduaren hirugarren apartatua aplikatuz (2024-02-28ko EHAA), agindu honen arabera egindako izendapenek eta jabetza-hartzeek osasun-azterketa gainditu eta hurrengo hilabeteko 1. egunetik aurrera izango dituzte ondorioak, hau da:
– Koro Tapia Lizarraga, María Inmaculada Zubeldia Luloaga eta Olatz Urbieta Cendoya: 2024ko urriaren 1etik aurrera.
– Xabier Sagarna Pérez: 2024ko azaroaren 1etik aurrera.
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
AZKEN XEDAPENA.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 22a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.