210. zk., 2024ko urriaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4948
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 281/2024 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
281/2024 prozedura laburtua, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2024ko otsailaren 21eko Ebazpena errekurritzen duena. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Ertzaintzako Giza Baliabideen zuzendariaren 2023ko abenduaren 1eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Eta azken ebazpen horren bidez, 2023ko azaroaren 6ko Ebazpenaren bidez deitutako unitate barruko zerbitzu-eginkizunak esleitu ziren, Eraikinen Segurtasunerako Unitatean (132 zentroa).
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 9a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
MIRIAM ANITUA ARANZABAL.