Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2024ko urriaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
4943

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariaren 2024ko abuztuaren 22ko Ebazpena, 01 SEA 2024-53 zehapen-prozedura ebazpen duena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian.

Zehapen-ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen; horrenbestez, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz. Interesdunak espedientea azter dezake Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako alderdi interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 15a.

(Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkariaren lanpostu hutsa, eta otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian –ordezkapenen araubidea– xedatutakoaren arabera.)

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioko zuzendaria,

ZIGOR URKIAGA URKIZA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala