210. zk., 2024ko urriaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4939
IRAGARKIA, 2024ko urriaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, ordaintzeko errekerimendu bat jakinarazteari buruzkoa.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak interesdunari eskatu zion dekretu judizial baten arabera tasatu diren kostuak ordaintzeko.
Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, interesdunek epe hauek dituzte zorra ordaintzeko:
a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitakoak: jakinarazpena jaso den egunetik hurrengo hilaren 20. egunera arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitakoak: jakinarazpena jaso den egunetik bigarren hilabeteko 5. egunera arte edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Ohartarazi behar da zorra ez bada borondatezko epearen barruan ordaintzen, premiamendu bidez betearaziko dela, indarrean dauden legezko xedapenetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Interesdunak errekerimenduaren testu osoa dauka eskuragarri Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Aholkularitza Juridikoa), Vitoria-Gasteizko José Atxotegi kalearen 1. zenbakian.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da iragarkia, jakinarazpenaren balioa izango baitu harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 14a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.