210. zk., 2024ko urriaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
4938
EBAZPENA, 2024ko urriaren 22koa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, 2024an «Renove Smart Industry» laguntza-programaren oinarri arautzaileak aldatzen dituena.
2024ko maiatzaren 7an, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiak 2024an «Renove Smart Industry» laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu eta argitaratu zituen eta deialdia egiteko ebazpena eman zuen.
Argitaratu zenetik igaro den denboran, eskaera-bolumen garrantzitsua jaso da. Izan ere, programaren helburua makina berrietan eta/edo ekipamendu aurreratuetan inbertsioak egiten laguntzea da,«Renove Smart Industry» 4.0 industriako proiektuak ezartzeko. Proiektu horien bidez, enpresa onuradunen lehiakortasuna handitu nahi da.
Hori dela bide, dagoen aurrekontu eskuragarriaren barruan, bidezkoa da programari esleitutako baliabide ekonomikoak gehitzea.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onestea 2024an «Renove Smart Industry» laguntza-programaren oinarri arautzaileen 4. artikuluko 1. apartatuaren aldaketa, modu honetan idazteko:
«4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
1.– 2024an laguntzak emate aldera programa honetara bideratutako baliabide ekonomikoak 8.000.000 eurokoak dira eta SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan beren-beregi ezarritako aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. Aurrekontu horiek EAEko 2024ko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.»
Bigarrena.– 2024ko «Renove Smart Industry» laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak aldatzeko ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2024ko urriaren 22a.
SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
AITOR URZELAI INZA.