210. zk., 2024ko urriaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4937
EBAZPENA, 2024ko urriaren 10ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, «Goros Compañía de Vinos» eraldaketarako nekazaritza-sozietatea eratzeko eta inskribatzeko espedientea onartzen duena.
Carlos López de Lacalle Laorden jaunak, «Goros Compañía de Vinos» eraldaketarako nekazaritza-sozietatearen lehenengo zuzendaritza-batzordeko presidenteak, Euskadiko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistro honetan aurkeztu duen dokumentazioa aztertu da.
Aipatu eraldaketarako nekazaritza-sozietateak erantzukizun mugatua du eta helbidea Laguardiako Santa Engracia kalean du (11. zenbakia, 01300 Araba). Sozietatearen helburua da mahatsa ekoiztea eta merkaturatzea eta ardoak egitea. Sozietateak 3 bazkide ditu, eta bi mila eta ehun (2.100) euroko kapital soziala.
Aurkeztu den dokumentazioa aztertu eta nahitaezko ikuskapena egin ostean, ondorioztatzen da eraldaketarako nekazaritza-sozietateak bete egiten dituela abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuan eta aplikagarria den gainerako legerian ezarritako betekizun guztiak.
«Goros Compañía de Vinos» eraldaketarako nekazaritza-sozietateak, indarreko legeriaz gainera, onetsitako estatutuak ere bete behar ditu. Estatutuek 8 folio dituzte, eta zigilatuta eta izapidetuta daude.
Zuzendaritza honek du eskumena espedientea onartzeko eta eraldaketarako nekazaritza-sozietatea inskribatu dadin agintzeko, urriaren 15eko 3177/1982 Errege Dekretua eta otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) betez.
Aipatu lege-manuak eta aplikatzekoak diren gainerakoak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– «Goros Compañía de Vinos» eraldaketarako nekazaritza-sozietatea eratzeko espedientea onartzea.
Bigarrena.– Eraldaketarako nekazaritza-sozietatea inskribatzea Euskadiko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen inskripzio-liburuan (1. folioa, 160. orrialdea, lehenengo idazpenaren azpian).
Hirugarrena.– Eraldaketarako nekazaritza-sozietate horri E-160 inskripzio-zenbakia ematea.
Laugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 10a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
JORGE GARBISU BUESA.