210. zk., 2024ko urriaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (153 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
4935
EBAZPENA, 2024ko urriaren 11koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez «Donostialdeko Metroaren eraikuntza-proiektua. Altza-Galtzaraborda tartea» proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendatik 005, 006, 007 eta 028 finkak baztertzen baitira eta amaitutzat eman baita finken titularrekin egindako desjabetze-espedientea.
2021eko apirilaren 12an, Garraio Azpiegituren zuzendariaren ebazpenaren bidez, «Donostialdeko Metroaren eraikuntza-proiektua. Altza-Galtzaraborda tartea» proiektua onartu zen.
2021eko apirilaren 20ko Ebazpenaren bidez, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko prozedura hastea erabaki zen, eta desjabetzeen eranskineko zerrenda jendaurrera atera zen. Proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda 2021eko uztailaren 30eko Ebazpenaren bidez onartu zen.
Eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendan, besteak beste, hurrengo finkak agertzen dira:
– Finka zk. 005. Titularra Donostiako Udala eta Lorete Bidea kaleko 6, 8, 10, 12 eta 14 Bis zenbakietako Jabekideen Erkidegoak dira. Afekzio mota: erabateko desjabetzea 88 m2, zortasun iraunkorra 12 m2, aldi baterako okupazioa 23 m2.
– Finka zk. 006. Titularra Daniel Civantos Calzada eta Monica Echenique Valdivieso dira. Afekzio mota: erabateko desjabetzea 204 m2, zortasun iraunkorra 6 m2, aldi baterako okupazioa 14 m2.
– Finka zk. 007. Titularrak Lorete Bidea kaleko 6, 8, 10, 12 eta 14 Bis zenbakietako Jabekideen Erkidegoak dira. Afekzio mota: erabateko desjabetzea 4 m2, zortasun iraunkorra 0,55 m2, aldi baterako okupazioa 2 m2.
– Finka zk. 028. Titularrak Lorete Bidea kaleko 18, 20, 22, 24 eta 26 zenbakietako Jabekideen Erkidegoak dira. Afekzio mota: erabateko desjabetzea 76 m2, zortasun iraunkorra 63 m2, aldi baterako okupazioa 86 m2.
2021eko irailaren 21ean, okupazioaren aurreko akta egin zen Donostiako udaletxean.
Obrak egin bitartean, premia berriak sortu dira, eta, ondorioz, beharrezkoa izan da kontratuaren oinarrizko proiektuan agertzen ez diren irtenbide teknikoetara jotzea.
Oinarrizko proiektuaren preskripzioei dagokienez obran gertatzen diren aldaketak, «Donostialdeko metroaren obraren 2. proiektu aldatua. Altza-Galtzaraborda tartea» idaztea justifikatu zutenak hauek dira:
• Galtzarabordako geltokia berritzeko proiektuarekin integratzea.
• Loreteko larrialdiko aireztapena aldatzea.
• Molinaoko Regaran hormak aldatzea.
• Galtzarabordako trenbide-konexioa aldatzea eta definitzea, etorkizunean Errenteriako saihesbidea egiteko.
• Pasaiako geltokiko larrialdi-irteera aldatzea.
• Neurketa eguneratzea.
«Donostialdeko Metroaren eraikuntza-proiektua. Altza-Galtzaraborda tartea» proiektuan egin beharreko aldaketak egin ondoren, Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2024ko irailaren 11ko Ebazpenaren bidez, «Donostialdeko metroaren obraren 2. proiektu aldatua. Altza-Galtzaraborda tartea» onartu da. Proiektua gauzatzeko ardura duen zerbitzuaren txostenaren arabera, aldatutako proiektuak ez ditu zehazten 005, 006, 007 eta 028 finken afekzioak.
Beraz, obra gauzatzeko aipatutako finkaren afekzioak beharrezkoak ez direnez, hau
EBAZTEN DUT:
«Donostialdeko Metroaren eraikuntza-proiektua. Altza-Galtzaraborda tartea» proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendatik 005, 006, 007 eta 028 finkak baztertzea eta amaitutzat ematea eta horien titularrekin desjabetze-espedientea amaitutzat ematea.
Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtsoa jartzeko idazkia organo honi edo Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari zuzendu behar zaio.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 11.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.