Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2024ko urriaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNU SAILA
4930

AGINDUA, 2024ko urriaren 14koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Cursos de Verano de la UPV/EHU izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.

2024ko uztailaren 4an eskabide bat sartu da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailean Fundación Cursos de Verano de la UPV/EHU izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Eskabidearekin batera espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu da.

2024ko apirilaren 8an, fundazioaren patronatuak erabaki zuen fundazioaren estatutuetako 12. artikulua aldatzea, bilera elektronikoak egin ahal izateko eta presidenteari ahalmena emateko Patronatuaren erabakiak hartzeko, premiazko kasuetan bilerarik egin gabe.

Erabaki hau publiko egin da, 2024ko ekainaren 14an, Ana Isabel Jaurrieta Alegria notario andrearen aurrean (protokolo-zenbakia: 718).

Fundazioen Erregistroak, 2024ko irailaren 13ko idazki baten bidez, igorritako dokumentazioan antzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion Fundazioari, hau da, aldaketaren ondoriozko estatutuen testu bategina, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

2024ko urriaren 14an, gorago aipatutako eskaeran adierazitako akatsak zuzentzeko, espedientean dagoen dokumentazioa sartu da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren Erregistroan.

Fundazioak 2024ko irailaren 27an Ana Isabel Jaurrieta Alegria notario andrearen aurrean egiletsitako eskritura publikoa aurkeztu da (protokolo-zenbakia: 1090). Eskritura horretan dago aldaketaren ondoriozko estatutuen testu bategina.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.

Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Fundazioaren estatutuen testu bategina, 2024ko irailaren 27ko eskrituran eta 1090 protokolo-zenbakian gehitua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna izango da inskribatzeko ondorioetarako.

Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Cursos de Verano de la UPV/EHU, fundazioaren estatutuetako 12. artikuluaren aldaketa, bilera elektronikoak egin ahal izateko eta presidenteari ahalmena emateko Patronatuaren erabakiak hartzeko, premiazko kasuetan, bilerarik egin gabe.

Aldaketa hori fundazioaren patronatuak erabaki zuen 2024ko apirilaren 8an, agindu honen data duela, eta 2024ko ekainaren 14an Ana Isabel Jaurrieta Alegria notario andrearen aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin (protokolo-zenbakia: 718).

Eskritura hori zuzendu egin zen Ana Isabel Jaurrieta Alegria notarioaren aurrean 2024ko irailaren 27an egiletsitako beste eskritura baten bidez (protokolo-zenbakia: 1090).

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 14a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

mARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala