210. zk., 2024ko urriaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (135 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
4926
EBAZPENA, 2024ko urriaren 23koa, Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Enplegu Publikoaren Atarian 2024ko urriaren 23ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako behin betiko kalifikazioen zerrendak onartzen dituena, bai eta prozesu horietan deitutako lanpostuei dagozkien epaimahai kalifikatzaileen erabakiak ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duen erabakiarekin (Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren maiatzaren 24ko 53/2022 Ebazpenaren bidez argitaratua) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako enplegua finkatzeko ezohiko prozesuetarako oinarri orokorren 6.2 apartatuarekin (oinarri horiek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez onartu ziren) bat etorriz, hau
EBATZI DUT:
2024ko urriaren 28an, Enplegu Publikoaren Atarian argitaratuko da, https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ helbide elektronikoan, Giza Baliabideen zuzendariaren 2024ko urriaren 23ko Ebazpena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako behin betiko kalifikazioen zerrendak, bai eta prozesu horietan deitutako lanpostuei dagozkien epaimahai kalifikatzaileen erabakiak ere.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 23a.
(EE: Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak eskuordetuta, 2024ko urtarrilaren 23ko Agindua, 2024-02-02ko EHAA, zenbait eskumen gauzatzea Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariari eskuordetzen diona.)
Giza Baliabideen zuzendaria,
MIRIAM ANITUA ARANZABAL.