210. zk., 2024ko urriaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4925
1274/2024 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Inmaculada Moro Casuso andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko B Dibisio Korporatiboko Zuzendariorde kargutik kentzen baita.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 6ko 547/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko apirilaren 7ko EHAA, 80. zk.), Inmaculada Moro Casuso andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko B Dibisio Korporatiboko zuzendariorde izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Inmaculada Moro Casuso andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko B Dibisio Korporatiboko Zuzendariorde kargutik kentzea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko urrriaren 13ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 26a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.