205. zk., 2024ko urriaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4811
EBAZPENA, 2024ko urriaren 9koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita noiz agortu den minimis araubideko laguntzen deialdiari dagokion aurrekontu-kreditua, EAEko landa- eta itsasertz-eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldiak egiteko 2024rako.
Agindua, 2024ko martxoaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez minimis araubideari atxikitako laguntzen deialdia egiten baita 2024. urterako, EAEko landa- eta itsasertz-eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldiak egiteko.
6. oinarrian.– Finantzaketa, emateko prozedura eta zenbatekoa zehaztea, hau zehazten da:
«1.– Agindu honen arabera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura 2024ko ekitaldian eman beharreko laguntzen gehieneko zenbatekoa 200.000 eurokoa da.
2.– Laguntza horiek emateko prozedura segidako emakida izango da eta, beraz, espedienteak eskabideen aurkezte-ordenaren arabera aztertu eta izapidetuko dira, eta behar bezala formulatu eta osatu diren ordenaren arabera ebatziko dira.
3.– Laguntza horietara xedaturiko aurrekontua agortuz gero, egoeraren berri emango da Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpen bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta. Dagoeneko aurkeztu diren eta izapide-fasean dauden eskabideak, esleitutako aurrekontu-zuzkidura agortzeagatik erantzun ezin direnak, ezetsi egingo dira arrazoi hori dela eta, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez.»
Azaldutako guztiagatik eta 2024ko irailaren 18an 2024ko ekitaldirako laguntza hauek emateko funtsak agortu egin direnez, aipatu aginduaren 6. oinarrian ezarritako ahalmenen ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea 2024ko irailaren 18an agortu egin dela Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko martxoaren 5eko Aginduan aurreikusitako laguntzak emateko 2024ko ekitaldirako gaitutako kreditua (agindu horren bidez, EAEko landa- eta itsasertz-ingurunea dinamizatzeko gizarte-ekitaldiak egiteko 2024rako laguntzen deialdia egin zen, minimis araubidearen barruan), 2024ko martxoaren 5eko Aginduaren 6.3 artikuluan xedatutako ondorioetarako.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 9a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.