205. zk., 2024ko urriaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
4810
EBAZPENA, 2024ko urriaren 4koa, Migrazio eta Asiloko zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egin behar duen Balorazio Batzordeko kideak.
AURREKARIAK
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2024ko urriaren 2ko Aginduaren bidez (2024ko urriaren 17ko EHAA) EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko dirulaguntzetarako deia egiten da.
Agindu horren 4.1 artikuluan adierazitakoaren arabera, Migrazioko eta Asiloko Zuzendaritzari dagokio bigarren laguntza-lerroan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko lanak egitea. Halaber, dirulaguntzen ebazpenerako proposamena egiteko eskumena izango duen Balorazio Batzordeko kideak hautatuko ditu, baita Batzordeko idazkaritzaz arduratuko den pertsona ere.
Era berean, Aginduaren 4.2 artikuluari jarraituz, Kide Anitzeko Organo hori gutxienez bi pertsonak eta gehienez lau pertsonak osatuko dute, betiere Migrazioko eta Asiloko Zuzendaritzako goi-karguak edo langile publikoak izan beharko dute.
Horrez gain, Aginduaren 4.3 artikuluak adierazten du Migrazioko eta Asiloko Zuzendaritzako langile publiko batek Kide Anitzeko Organoaren idazkari gisa jardungo duela eta organo horien osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela.
Aurrekoarekin bat etorriz, hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorreko jarduerak garatzeko dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egingo duen Balorazio Batzordean parte hartuko duten pertsonak izendatzea. Dirulaguntza horietarako deia Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2024ko urriaren 2ko Aginduaren bitartez egin da (2024ko urriaren 17ko EHAA).
Mahaikideak:
Aitor Eguinoa Isasmendi, Migrazioko eta Asiloko Zuzendaritzako immigrazioko teknikaria.
Laura Tejedor Andres, Migrazioko eta Asiloko Zuzendaritzako Administrazio-kudeaketako teknikaria.
Idazkaria:
Lidia Barrutia Arregi, Migrazioko eta Asiloko Zuzendaritzako immigrazioko teknikaria.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta beronen kontra gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 4a.
Migrazio eta Asiloko zuzendaria,
XABIER LEGARRETA GABILONDO.