205. zk., 2024ko urriaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4805
EBAZPENA, 2024ko urriaren 8koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira 2024an eta 2025ean euskal kultura-ondarearen babesaren arlora bideratutako ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzen Balorazio Batzordearen kideak,eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.
Aztertu egin da Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko uztailaren 16ko Agindua, 2024an eta 2025ean euskal kultura-ondarearen babesaren arlora bideratutako ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzen deialdia egin eta hartarako araubidea iragarri eta arautzen duena.
Agindu horren 15. artikuluak xedatzen duenez, Balorazio Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko batzordekide hauek izendatzea:
– José María Uriarte González, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.
– María Teresa Izquierdo Marculeta, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.
– Andoni Sáenz de Buruaga Blázquez, kultura ondarean aditua.
Bigarrena.– Argitara ematea Balorazio Batzordearen osaera. Hona hemen kideak:
Batzordeburua:
– Urkiri Salaberria Gracia, Kultura Ondarearen zuzendaria.
Batzordekideak:
– Abdona Gil Abad, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Zentroaren arduraduna.
– José María Uriarte González, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.
– María Teresa Izquierdo Marculeta, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.
– Andoni Sáenz de Buruaga Blázquez, kultura ondarean aditua.
Hirugarrena.– Julen Ruiz de Arkaute Zenarruzabeitia, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa dena, Balorazio Batzordeko idazkaria izango da. Hitza izango du, baina botorik ez.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 8a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.