Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2024ko urriaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4804

EBAZPENA, 2024ko urriaren 4koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen baita euskal kultura-ondarea katalogatzeko, digitalizatzeko eta kontserbatzeko espezietan ematen diren laguntzen Balorazio Batzordearen osaera, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez zabaltzeko 2024an.

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko ekainaren 24ko Agindua, zeinaren bidez euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko gauzazko laguntzak arautzen diren, Euskariana, euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko. Horrez gain, 2024an proiektuak aurkezteko deialdia ere egiten da.

Kontuan izanda, aginduaren 12.2 artikuluak Balorazio Batzordearen osaera ezartzen duela eta artikulu horren arabera, Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez osaera hori aldatu ahal izango dela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen osaera aldatzea. Kide hauek izango ditu:

Batzordeburua:

– Urkiri Salaberria Gracia, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Batzordekideak:

– Gumersinda Barbeito Meizoso, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Euskadiko Liburutegi Digitalaren arduraduna.

– Mikel Gil Sojo, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Euskadiko Liburutegi Digitaleko teknikaria.

Bigarrena.– Batzordeko idazkari izendatzea Garazi Gomez Alegria, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa. Hitza izango du, baina botorik ez.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 4a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala