Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2024ko urriaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4739

IRAGARKIA, Markina-Xemein udalerrian (Bizkaia), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.

Espedientearen kodea: A-B-2023-0012.

Eskatzailea: Jesusa Arrieta Suinaga.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (apirilaren 30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024ko abuztuaren 27ko Ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Jesusa Arrieta Suinaga andreari baimena eman zaiola Markina-Xemein udalerrian (Bizkaia) Barinaga auzoan dagoen Azukuta errekaren urteko 600 m3 ur aprobetxamendurako administrazio-emakida, etxeko erabilerarako, abeltzaintzarako eta ureztaketan erabiltzeko, 20 urterako eperako.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 27a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko irailaren 24koa).

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala