201. zk., 2024ko urriaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
4736
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariaren 2024ko maiatzaren 21eko Ebazpena, 01 SEA 2024-57 zehapen-prozedura hastea erabakitzen duena.
Ezinezkoa izan da espedientea hasteko erabaki hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian.
Interesdunak hamabost egun balioduneko epea du egokitzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkezteko, bai eta frogaldia irekitzea eskatzeko eta egokitzat jotzen dituen frogabideak proposatzeko ere. Epe bera dago espedientea aztertzeko, Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako alderdi interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 2a.
(Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkariaren lanpostu hutsa, eta otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian –ordezkapenen araubidea– xedatutakoaren arabera)
Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.