201. zk., 2024ko urriaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNU SAILA
4735
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian bideratutako 292/2024 prozedura laburtuan.
Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko espedientea:
292/2024 Prozedura laburtua: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren 2023ko irailaren 1eko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, 28. eta 27. lanpostu-mailako destino osagarria duten lanpostuak betetzeko lehiaketan onartutakoen eta baztertutakoen zerrendaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duena.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 Epaitegian.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 8a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
NEKANE COBOS SALINAS.