201. zk., 2024ko urriaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (138 KB - 4 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4726
EBAZPENA, 2024ko urriaren 1ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita ikus-entzunezkoen arloko proiektuak garatzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko otsailaren 27ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda.
AURREKARIAK
1.– 2024ko martxoaren 25ean argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko otsailaren 27ko Agindua, 2024. urtean ikus-entzunezkoen arloko proiektuak garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.
2.– Edozein motatako hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretako egintzak direnean, administrazio-egintzak beti argitaratu beharko dira, eta horrek jakinarazpen-ondorioak izango ditu; horrela dago xedatuta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b artikuluan.
Horiek horrela izanda, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko otsailaren 27ko Aginduaren arabera, onuradun izan direnen zerrenda eta emandako dirulaguntzak (I. eranskina), ukatu diren eskabideak (II. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (III. eranskina).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 1a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.