Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2024ko urriaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4725

EBAZPENA, 2024ko abuztuaren 29koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena. Honen bidez, «97 S&F SL» erakundearen homologazioa baltzu-izen berrira egokitzen da, enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2011ko ekainaren 28ko Ebazpenaren bidez, enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko homologazioa eman zitzaion «97 S&F SL» erakundeari (uztailaren 27ko EHAA, 142. zk.).

Geroago erakundearen baltzu-izena aldatu da, eta izen berria «Nexio Advisory SL» da.

Ondorioz, aurkeztutako eskabidea eta aldaketa egiaztatzeko aurkeztu diren agiriak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2011ko ekainaren 28ko Ebazpenaren bidez «97 S&F SL» erakundeari emandako homologazioa –enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko– egokitzea, alegia: aitorpen hori «Nexio Advisory SL» entitateari emandakotzat ulertu behar da, ondorio guztietarako.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Ebazpenaren aurka interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean emango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 29a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala