201. zk., 2024ko urriaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
4721
EDIKTUA, 32/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa. Horren bidez, baietsi egiten da zati batean deuseztatzea azaroaren 7ko 168/2023 Dekretua, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman itun sozialaren araubidea eta hitzarmenak arautzen dituena.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren zk.: 32/2024. Alderdi errekurtsogilea: Confederación Empresarial Vasca (Confebask). Errekurritutako egintza:
168/2023 Dekretua, 2023ko azaroaren 7koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarena, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman itun sozialaren araubidea eta hitzarmenak arautzen dituena (2023ko azaroaren 21eko EHAA, 222. zk.).
2024-07-03an epaia eman da, irmoa da eta honako hau dio epaitzak, hitzez hitz:
1.– Baietsi egiten dugu Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman itun sozialaren araubidea eta hitzarmenak arautzen dituen azaroaren 7ko 168/2023 Dekretuaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (2023ko azaroaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen dekretu hori). Arau horren 9.3 eta 15.a) artikuluak, bosgarren oinarri juridikoarekin bat etorriz, in fine.
2.– Prozedura hau izapidetzean sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiogu.
Herritarrak jakinaren gainean egon daitezen ematen da ezagutzera (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legearen –AAJLren– 107. art.).
Bilbao, 2024ko urriaren 1a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.