Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2024ko urriaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4720

EBAZPENA, 2024ko urriaren 9koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen den 2024ko irailaren 11ko Ebazpena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko bitarteko elektronikoekin funtzionatzeko eta jarduteko Arautegia argitaratzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluak dio argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko direla, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen ez bada.

Era horretako akatsak antzeman dira Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiaren 2023ko irailaren 11ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratu zen Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko bitarteko elektronikoekin funtzionatzeko edo jarduteko Arautegia. Ebazpen hori argitaratu zen 2024ko urriaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 191. zenbakian, eta zuzenketa hauek egin behar dira:

2024/4502 (33/2) orrialdean:

Hau dioen lekuan:

«ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Bitarteko elektronikoekin funtzionatzeko eta jarduteko UPV/EHUren arautegia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, UPV/EHUren idazkari nagusiaren erabaki bidez».

Beste hau jarri behar da:

«ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Onartzea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko bitarteko elektronikoekin funtzionatzeko eta jarduteko Arautegia, ebazpen honi eranskin moduan atxikia.

Bigarrena.– Arautegia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, UPV/EHUko idazkari nagusiaren erabaki baten bidez».

2024/4502 (33/33) orrialdean:

Hau dioen lekuan:

«AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Aurreikusten ez diren kasuak».

Beste hau jarri behar da:

«AZKEN XEDAPEN BAKARRA.– Aurreikusten ez diren kasuak».

Leioa, 2024ko urriaren 9a.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.


Azterketa dokumentala