Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2024ko urriaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4718

IRAGARKIA, Antzuola udalerrian (Gipuzkoa), uren aprobetxamendu baten funtsezko ezaugarriak aldatzeko ebazpena argitaratzeko dena.

Espedientearen kodea: MCA-G-2023-0010.

Eskatzailea: Francisca Peñagarikano Guisasola.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (apirilaren 30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024ko abuztuaren 27ko Ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Francisca Peñagarikano Guisasola andreari baimena eman zaiola Antzuola udalerriko (Gipuzkoa) Basalde auzoan dagoen Iturralde iturburuaren urteko 511 m3 ur aprobetxatzeko administrazio-emakidaren ezaugarriak aldatzeko. Ebazpen horrekin, hargunea 3 galeriekin ordezkatzen da eta uren erabilera abeltzaintzako eta ureztatzeko aldatzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 30a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko irailaren 24koa).

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala