200. zk., 2024ko urriaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
4717
IRAGARKIA, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Residuos Lemona, SL enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa, Lemoan (Bizkaia) hondakin ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduerarako (hondakin plastikoak jaso, sailkatu, birrindu, biltegiratu eta hondakin izateari uzteko), Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-baimen bakarra lortzeko.
Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen bakarraren araubidea aplikatu beharra ezartzen du I.B eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten titulartasun publiko edo pribatuko jarduerak eta instalazioak ustiatzen badira.
Ingurumen-baimen bakarraren bitartez, egintza bakarrean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aurretiaz emandako prozedura administratibo bakarrean bateratzen dira hondakinak ekoizteko eta kudeatzeko baimenak, kolektorera, jabari publiko hidraulikora eta itsasoko eta lehorreko jabari publikora eginiko isurien baimenak eta atmosferara eginiko isurpenen baimenak, eta dagozkien isurpenen muga-balioak ezartzen dira, aplika daitekeen arloko araudiak xedaturikoaren arabera.
Arauak 36. artikuluan ezartzen duenez, eskaera aurkeztu ondoren eta aurkeztutako dokumentazioa osorik dagoela ikusi ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan iragarrita, instalazioaren edo jardueraren proiektua jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkez daitezen.
Zabalkunde handiagoa emateko, iragarki horren berri emango zaio ustiatzeko jarduera edo instalazioa kokatuta dagoen lurraldeko udalari, toki-erakundeak bere ediktu-oholean ikusgai jar dezan.
Adierazitako guztiagatik, AAU00930_SOL_2022_001 espedientea jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak egin ditzaten.
Jendaurreko izapidean jarriko den instalazio-espedientea Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/) argitaratuko da, jendeak eskura izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 13a.
Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendaria,
JAVIER AGIRRE ORCAJO.