Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2024ko urriaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4712

EBAZPENA, 2024ko irailaren 26koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baita Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko azaroaren 23ko Ebazpena. Azken ebazpen horren bidez, Europar Batasunak (NextGenerationEU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko enpresa turistikoen energia-efizientziako proiektuetarako laguntzen programa arautzen duten oinarriak onartu, deialdia egin eta argitaratu dira.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Turismoko Estatu Idazkaritzaren 2022ko martxoaren 31ko Ebazpenaren bidez 2022ko martxoaren 29ko Turismo Sektoreko Konferentziaren Erabakia argitaratu zen (aurrerantzean «TSKren 2022ko martxoaren 29ko Erabakia»), Europar Batasunak (NextGenerationEU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Enpresa Turistikoen Efizientzia Energetikoko eta Ekonomia Zirkularreko Proiektutarako Finantzaketa Linearen 2022. urteko aurrekontuari dagokion kredituaren lurralde-banaketari buruzkoa (2022ko apirilaren 7ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, 83. zenbakian). Ebazpen horren bidez ezarri ziren ostatu turistikorako establezimenduen zaharberrikuntza bizkortzea ahalbidetuko duten neurriak ezartzeko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak, eraikin horiek errendimendu energetikoa hobetzeko, haien energia-kontsumoa gutxitzeko eta sektore turistikoaren lehiakortasuna hobetzen laguntzeko.

Turismo Sektoreko Konferentziaren 2022ko martxoaren 29ko Erabakian xedatutakoari jarraikiz, 3.942.120,00 euro da Euskal Autonomia Erkidegoari emandako dirulaguntza.

Bigarrena.– 2024ko urtarrilaren 23ko Estatu Aldizkari Ofizialean (20. zenbakia) argitaratutako 2023ko abenduaren 29ko Turismo Sektoreko Konferentziaren Erabakia argitaratzen duen Turismoko Estatu Idazkaritzaren 2024ko urtarrilaren 5eko Ebazpenak zabaldu egiten du 2022ko martxoaren 29ko TSKren Erabakian Enpresa Turistikoen Efizientzia Energetikoko eta Ekonomia Zirkularreko Proiektutarako Finantzaketa Linearako aurreikusitako kredituaren lurralde-banaketa (2023ko aurrekontuaren kargurakoa): 119,6 milioi euroko zenbatekoaz, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Turismo Sektoreko Konferentziaren 2023ko abenduaren 29ko Erabakian xedatutakoari jarraikiz, 2.773.400,00 euro da Euskal Autonomia Erkidegoari emandako dirulaguntza.

Hirugarrena.– Turismoko Estatu Idazkaritzaren 2022ko martxoaren 31ko Ebazpenaren bidez (2022ko apirilaren 7ko Estatuko Aldizkari Ofizialean, 83. zenbakian, argitaratutako Europar Batasunak –NextGenerationEU– finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Enpresa Turistikoen Efizientzia Energetikoko eta Ekonomia Zirkularreko Proiektutarako Finantzaketa Linearen 2022. urteko aurrekontuari dagokion kredituaren lurralde-banaketari buruzko Turismo Sektoreko Konferentziaren 2022ko martxoaren 29ko Erabakia argitaratzen duena) ostatu turistikorako establezimenduen zaharberritzea bizkortzea ahalbidetuko duten neurriak ezartzeko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri zirenez, betiere eraikin horien errendimendu energetikoa hobetzeko, haien energia-kontsumoa gutxitzeko eta sektore turistikoaren lehiakortasuna hobetzen laguntzeko, 2022ko martxoaren 31ko Ebazpen horretan aurreikusitako baldintzak hartu behar dira kontuan, eta pizgarrien programen oinarri arautzailek aldatu behar dira berriro.

Horregatik guztiagatik, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko azaroaren 23ko ebazpena aldatzea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko enpresa turistikoen energia-efizientziako proiektuetarako laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituena.

Turismo Sektoreko Konferentziaren 2023ko abenduaren 29ko Erabakia (2024ko urtarrilaren 23ko Estatu Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa, 20. zenbakian) argitaratzen duen Turismoko Estatu Idazkaritzaren 2024ko urtarrilaren 5eko Ebazpenak honela aldatuko du 2022ko azaroaren 23ko Ebazpena:

– Turismo Sektoreko Konferentziaren 2023ko abenduaren 29ko Erabakiaren bidez, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, 2.773.400 euroan zabaltzen da kredituaren lurralde-banaketa, Turismo Sektoreko Konferentziaren 2022ko martxoaren 29ko Erabakian aurreikusitakoa, banaketa horren zenbatekoa 3.942.120 eurokoa baitzen EAErako.

Horrenbestez, bi kopuruak kontuan izanda, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruko sektore turistikoari lotutako ostatu-arloko enpresa turistikoetan eta beste jarduera ekonomiko batzuetan efizientzia energetikoko proiektuetarako laguntza programa honetara (aurrerantzean «Programa» edo «Laguntza-programa») bideratutako hornidura ekonomikoa 6.715.520 euro da, Energiaren Euskal Erakundearen (aurrerantzean «EEE») aurrekontuetan ezarritako dagokion kredituaren arabera.

– Euskadiko turismoari buruzko 13/2016 Legean definitutako hasiera batean «Ostatu-establezimendu turistikora» mugatuta zeuden proiektu finantzagarrien tipologia zabaltzen da EJSN Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko honako koderen bat daukaten sektore turistikori lotutako eraikinetan egindako jarduketak ere barnean hartuta:

4931 Bidaiarien lurreko garraioa, hirikoa edo hiri ingurukoa.

4932 Taxi bidezko garraioa.

4939 Beste inon sailkatu gabeko bidaiarien lurreko garraio motak.

5010 Bidaiarien garraioa, itsaso bidez.

5030 Bidaiarien garraioa barruko bide nabigagarrietatik.

5110 Bidaiarien garraioa, aire bidez.

5221 Lurreko garraioarekin uztartutako jarduerak.

5222 Itsas garraioari eta barruko bide nabigagarrietatik egindakoari uztartutako jarduerak.

5223 Aireko garraioarekin uztartutako jarduerak.

5510 Hotelak eta antzeko ostatuak.

5520 Turismo ostatuak eta egonaldi laburrerako beste ostatu batzuk.

5530 Kanpinak eta karabanentzako aparkalekuak.

5590 Beste ostatu batzuk.

5610 Jatetxeak eta janari postuak.

5621 Aldez aurretik prestatutako janarien hornidura ekitaldietarako.

5629 Beste jaki-zerbitzu batzuk.

7711 Automobilen eta ibilgailu motordun arinen alokairua.

7721 Aisialdi eta kirol artikuluen alokairua.

7911 Bidaia-agentzien jarduerak.

7912 Bidaia-agentzia handizkarien jarduerak.

7990 Beste erreserba-zerbitzu batzuk eta horiekin uztartutako jarduerak.

8230 Batzarren eta erakustazoken antolaketa.

855 Beste hezkuntzak.

9004 Ekitaldi aretoen kudeaketa.

9102 Museoetako jarduerak.

9103 Toki eta eraikin historikoen kudeaketa.

9104 Lorategi botanikoen, parke zoologikoen eta erreserba naturalen jarduerak.

9321 Jolas-parkeetako eta parke tematikoetako jarduerak.

9329 Aisialdiko eta entretenitzeko jarduerak.

– Orain arte laguntza-programan sartzeko eraikinek edo eraikinguneek alta emanda egon behar zuten Euskadiko turismoari buruzko 13/2016 Legean definitutako Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan, Turismo Sektoreko Konferentziaren 2022ko martxoaren 29ko Erabakia BOEn argitaratu aurretik (2022ko apirilaren 7a). Baina betebehar hori kendu da.

– Jarduketa finantzagarriak 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen eraikitako eraikinen gainean egitera behartzen duen eskakizuna malgutzeko, jarduketa finantzagarriak 2020ko urtarrilaren 1aren aurretik eraikitako eraikinetan egin ahal izatea ahalbidetzen da.

– Eskakizun energetikoak murrizten dira. Hasiera batean jarduketa guztiek energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoa % 30 murriztea lortu eta justifikatu behar zuten abiapuntuko egoeraren aldean, eta gutxienez letra batean hobetu eraikinaren energia-kalifikazio totala karbono dioxidoko emisioen eskalan (kg CO2/m2 urtean), eraikinaren hasierako energia-kalifikazioa kontuan hartuta.

Ebazpen berriaren arabera, % 20ko aurrezpena lortu behar da energia primario ez-berriztagarrien kontsumoan inguratzaile termikoaren jarduketetarako, eta % 20ko aurrezpena azken energia-kontsumoan argiztapen-instalazioetako energia-efizientzia hobetzeko jarduketetarako.

– Jarduketa subentzionagarriak zabaltzen eta malgutzen dira, biltegiratutako edo biltegiratu gabeko energia fotovoltaikoa eta eolikoa barnean hartuta; eta sistema termiko berriztagarriak sartzea ahalbidetuko da, horretarako egungo ekipamenduak oso-osorik zertan ordeztu gabe.

– Eskaera bakoitzeko gutxieneko inbertsioa 10.000 eurotik 3.000 eurora murrizten da jarduketa txikiagoak ere barnean hartzeko.

– Azken hartzaileak espediente bakoitzeko jaso ditzakeen laguntzen gehieneko zenbatekoa 200.000 eurotik 300.000 eurora zabaltzen da, eta laguntza-programaren zenbateko totala, aldiz, 300.000 eurotik 500.000 eurora.

– CID 227 helburua ezarritako epean bete behar denez, jarduketak egikaritzeko, fakturatzeko eta justifikatzeko epeak murriztu egingo dira, eta 2025eko apirilaren 30a izango da muga-eguna.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Laugarrena.– Ebazpen honetan sartutako aldaketak atzeraeraginez aplikatuko zaizkie 2024ko maiatzaren 15etik aurrera –egun hori barne– aurkezten diren eskaerei.

Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Bilbao, 2024ko irailaren 26a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala