200. zk., 2024ko urriaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (121 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
4708
EBAZPENA, 2024ko irailaren 13koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariarena, 2022ko ekitaldirako «Global Training» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitara ematen duena.
Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erakunde honen zuzendari nagusiak 2022ko martxoaren 24an onartutako «Global Training» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda (2022ko apirilaren 12ko EHAA, 73. zenbakia). Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.
Bilbao, 2024ko irailaren 13a.
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendaria,
MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.