200. zk., 2024ko urriaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 2 orri.)
- EPUB (131 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
4707
EBAZPENA, 2024ko irailaren 13koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Nazioartekotze zuzendariarena, 2022ko ekitaldirako «Elkartu» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitara ematen duena.
Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea «Elkartu» 2022 laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Deialdi hori SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Nazioartekotze zuzendariaren 2022ko uztailaren 15eko Ebazpenaren bidez onartu zen (2022ko abuztuaren 4ko EHAA, 150 zk.). Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.
Bilbao, 2024ko irailaren 13a.
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Nazioartekotze zuzendaria,
AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.