200. zk., 2024ko urriaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 3 orri.)
- EPUB (187 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
4706
EBAZPENA, 2024ko irailaren 27koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, 2024rako genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak bultzatzeko lankidetza-erakundeei laguntzak ematea ebazten duena.
Martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuak (apirilaren 9ko EHAA, 67. zenbakia) genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak bultzatzeko lankidetza-erakundeei eman beharreko laguntzak arautzen ditu.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2024ko ekainaren 6ko Ebazpenaren bidez (ekainaren 21eko EHAA, 121. zenbakia), 2023rako genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak bultzatzeko lankidetza-erakundeei emateko laguntzak deitu ziren.
Aipatutako deialdiaren ebazpenaren 5. artikuluan izendatutako Hautaketa Batzordearen laguntzak emateko proposamena ikusita, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak laguntzen eskaeren azterketa teknikoa eta balorazioa egin ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2024ko ekainaren 6ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak ematea ebazpenaren I. eranskinean zehazten diren entitateei, bertan adierazitako zenbatekoarekin eta baldintzetan; eta II. eranskinean zehazten diren entitateak kanpoan uztea, azaldutako arrazoiengatik.
Bigarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea entitate interesdunei.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, guztiek jakin dezaten.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, beraz, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako presidenteari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri zenetik hiru hilabete igaro eta ebazpenik eman ez bada, ezetsitzat jo ahal izango da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekita geratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 27a.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.