Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2024ko urriaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4703

AGINDUA, 2024ko irailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko zenbait kide izendatzen eta kide-kargutik kentzen dituena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 12. artikuluan, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan –dekretu horrek aipatu legea garatzen baitu–, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren funtzionamendu-arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Bidelagunen proposamenez, Aitor Mújika Catarinicchia jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kidearen kargutik kentzea, Euskadiko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasleen gurasoen ordezkari gisa.

2. artikulua.– Bere tokian, agintaldia amaitzeko geratzen den aldirako, Nerea Zumeta Garro andrea izendatzea, Euskadiko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasleen gurasoen ordezkari gisa.

3. artikulua.– Elisabet Calo Martin andrea Nerea Zumeta Garro andrearen ordezkoa izendatzea Euskadiko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasleen gurasoen ordezkari gisa.

4. artikulua.– LAB sindikatuaren proposamenez, Amaia Urrutia Madariaga andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kidearen kargutik kentzea, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren ordezkari gisa.

5. artikulua.– Bere tokian, agintaldia amaitzeko geratzen den aldirako, Iratxe Belarrinaga Larrabide andrea izendatzea, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren ordezkari gisa.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala